Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (66. saioa)
2012-07-10
Beranduegi (66. saioa)

66. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Erregerik gabeko erresuma amets
Nafarroako Erresuma 1512 urtean erori zen. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari, hamar urtez buru egin zioten konkistari. 2000.an "Haien ametsa gurea da" ikuskizuna eratzeari ekin zioten Pier Paul Berzaitz zuberotarraren eskutik. Amaiurren eta Maulen dugu ikusgai.

Irakurri erreportajea aldizkariaren 2331 zenbakian.

 - Laburrean: Anita Lopepe
Frantziako azken hauteskundeetan Euskal Herria Bai koalizioaren hautagaia izan den Anita Lopepe lartzaldarrarekin hitz egin dugu, bozek Ipar Euskal Herrian utzi duten egoerari buruz.

Elkarrizketa hau aldizkariaren 2332 zenbakian irakurgai izango da.

 - Delirium Tremens
Boga, boga, Ikusi eta ikasi, Laino ilunak... Delirium Tremens Mutrikuko taldeak garai bat markatu zuten. Orain Andoni Basterretxea taldeko abeslariak abesti haiek abiapuntutzat dituen kontzertua eskeiniko du uztailaren 13an Lekeitioko plazan, herriko musika bandak lagunduta.

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago