Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (65. saioa)
2012-07-03
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (65. saioa)

65. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Bidegorrien sarea: Herbehereak, eredu on bat
Euskal Herriko bidegorri sarea geroz eta handiago da baina kilometro kopuruak ez du gabezia batzuk ezkutatzerik lortzen. Eguneroko jardunean bizikleta autoaren benetako alternatiba bihurtu ahal izateko asko dago hobetzeke. Herbeheretan bide honetan egindako aurrepausuak eredugarriak izan litezke.

Jon Torner kazetariak Euskal Herriko bidegorri sarearen inguruko erreportajea idatzi zuen aldizkariaren 2279 zenbakian

 - Blog irakurketa: Zinemak sufritutako jazarpen politikoa
Barrura begiratzeko leihoak azken adibidea baino ez da. Euskal gatazkarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten pelikulek polemika eta iritzi kontrajarriak piztea zilegi da, baina ez da bidezkoa boikot, zentsura eta eraso politiko arrazoigabea sustatzea, interes alderdikoiekin.

Irakurri artikulu osoa Mikel Garciaren blogean

 - Simetria
Vimeo bideo plataforma ezagunak urtero antolatzen dituen sarien aurtengo edizioko irabazlea, lirika izeneko kategorian.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago