Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (64. saioa)
2012-06-26
Beranduegi (64. saioa)

64. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - EHZ badator
17 urte igaro dira Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren ibilbidea abiatu zenetik, festibala ezaugarritzen duten zutabeak urtetik urtera indartuz: kulturaren sorkuntza, konpromisoa, euskara eta herrikoitasuna.

 - Laburrean: Bruno Fay
Euskal Herrian bizi den freelance kazetari hau Maisons Lafitte-n sortu zen 1971ko azaroaren 14an. Historian eta kazetaritzan lizentziatua, prentsa idatzirako (Science et vie, L'Express, Le Parisien, Sud-Ouest...) zein telebistarako (Arte, Canal+) egiten du lan. No Low Cost eta Complocratie liburuak idatzi ditu, eta oraintsu emititu berri den GAL: des tueurs d’Etat dokumentalaren egilea da Xavier Muntzekin batera.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2327 zenbakian

 - Azalean margoturiko ipuina
Istorio batzuk harrietan idazten dira, beste batzuk aldiz egur edo paperean. Askotan, hitzak baino irudiak erabiltzen dira ipuinak kontatzeko. Irudiotan, ordea, kontakizuna barnean sortu, buruan garatu eta azalean marraztu den hazi baten bizitzaren zatitxo bat da.
Bideo honen protagonistaren amak, Norak, dioskun bezala: "Batzuetan gauza handiak literatura txikian idazten direlako."

 - Zozketa
Hilabetez luzatu zaigun Facebook bidezko lehiaketari amaiera eman diogu irabazlea zein den esanda. Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregira asteburupasa joango den zorte handiko gizona: Ion Martinez izango da. Zorionak!

Uztailaren 10ean ikasturte honetako azken saioa izango dugunez, lehiaketak atsedena hartuko du irailera arte.
 

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago