Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (62. saioa)
2012-06-12
Beranduegi (62. saioa)

62. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Auzokonposta
Autokonposta egitea da hondakin organikoak tratatzeko era merke, ekologiko eta osasuntsuena. Usurbilen jada 80 familia dira komunitatean konpost kolektiboa sortzen ari direnak.

Gai honen inguruko erreportajea irakurgai da 2322 zenbakian

 - Laburrean: Claude Labat
Ortheze, 1947. Baiones petoa da, alta. Lauburu kultur eta ondare elkarteko arduraduna eta ikerlea. Irakasle izana da duela lau urtera arte. Euskal mitologia aztertu du bereziki.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2311 zenbakian.

 - 1512-2012
Nafarroa Bizirik elkarteak Iruñeko alde zaharreko kaleak bete zituen datorren larunbatean, hilaren 16an, hiriburuan burutuko den jaiegunean parte hartzeko deia egiteko.

 - Zozketa
Ekainera amaierara arte luzatuko den zozketaren saria: Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

 1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
 2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

64. saioan esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago