Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (61. saioa)
2012-06-05
Beranduegi (61. saioa)

61. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Irakeko inkonformistak
Homosexual eta gazte 'gotiko'en gorpuz josita. Horrela esnatzen dira, egun, Bagdadeko kaleak. Desberdina izatea garesti ordaintzen da Irak berrian.

 - Laburrean: Saioa Cabañas
Saioa Cabañas (Bilbo, 1982) hamabost urterekin hasi zen kontzertuz kontzertu kamera txiki bat aldean zuela musikariei argazkiak egiten. Denborarekin, geroz eta argazki hobeak lortu eta egun Gau Ilunak webgunea eta argazki galeria oparoa ditu sarean. Berea da, hain zuzen, Emarock proiektuaren hasierako ideia. Emakume musikariak taldetan batzea eta zuzeneko kontzertuetara animatzea du helburu. Bestetik, emakume musikarien erreferentzia gune izatea.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2325 zenbakian

 - Gitarraren arima
Gitarrarekin lor daitekeen soinuaren edertasunaren zati bat, tresnaren sortze-prozesuan bertan dagoela ikusi eta entzungo dugu bideo honetan.

 - Zozketa
Ekainera amaierara arte luzatuko den zozketaren saria: Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

 1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu.
 2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

64. saioan esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago