Piztu Ezazu Argia 970x90

Beranduegi (60. saioa)

60. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Groenlandia: independentziaren erronka
Groenlandiak bere historiako erronkarik handiena du parez pare. Independentziaren aukerak geldiezina dirudi, baina biziraupen ekonomikoa bermatzeko izotz azpiko petrolioa ustiatu beharko luke, eta hala, aldaketa klimatikoa azkartu. Erronka handia herri txiki batentzat.

 - Laburrean: Eric Gueret
1965eko irailaren 24an sortu zen Suresnes-en (Frantzia). Parisko Louis Lumière eskola ospetsuan egin zituen zine ikasketak, eta geroztik etenik gabe dihardu gai sozial, ekonomiko, politiko eta ekologikoen inguruko dokumentalak eta filmak egiten. Horren adibide dira, sabela korapilatzen dizuten hondakin nuklearrei buruzko Déchets: le cauchemar du nucléaire eta pestiziden erabilerak laborarien osasunean sortzen dituen kalteei buruzko La Mort est dans le Pré.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2323 zenbakian.

 - Gipuzkoako Eskola Txikiak
Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeak dokumentala estreinatuko du ostiralean Tolosako Leidor antzokian. Eskola Txikien oinarria diren hiru hankak ditu protagonista: alkateak, irakasleak eta guraso-ikasleak. Dokumentalean Eskola Txikien baloreak, bizirauteko egin dituzten esperientziak eta herri txikietan duten garrantzia lehen eskutik jaso dituzte.

 - Zozketa berria
Maiatzeko lehiaketaren irabazlea iragarri ostean ekainean zehar luzatuko den zozketari ekin diogu. Hilabete honetako saria: Bidaniako (Gipuzkoa) Iriarte Jauregian bi lagunentzako asteburupasa.
Facebooken Beranduegi atsegin duzuenen artean zozkatuko dugu. Zer egin behar da?

 1 - Gure zalea ez bazara, zeren zain zaude? Jarrai gaitzazu!
 2 - Zalea bazara, zozketan atsegin dut sakatu eta iruzkin bat idatzi, irabaziz gero jauregian zer egiteko asmoa daukazun azalduz.

Ekainaren amaieran (64. saioan) esango dugu irabazlea zein den. Animo gazteak!

 

Egilea: Axier Lopez

Data: 2012-05-29

 

Egin klik eskuineko botoiarekin eta sakatu 'Gorde lotura honela' saioa deskargatzeko
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
Embed kodea:

Babeslea

Bizkaiko Foru Aldundiko web gunera lotura

Multimedia Bilaketa

Elkarrizketak Erreportajeak Diaporamak
Ekitaldiak Film laburrak Dokumentalak
Beranduegi Bereziak Solasaldiak
Galeriak Damutuko zaizu(t)e Guztiak

irudia Beranduegi (92. saioa)

92. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Pornoa VS egiazko sexua

Noizbait film pornorik ikusi baduzu, eta inoiz larrutan egin izan baduzu, oso ondo jakingo...

irudia Beranduegi (83. saioa)

83. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka...

irudia Hormetako mintzaira

80ko hamarkada amaieran Gasteizen lehen graffitiak egiten hasi zirenetik, Euskal Herriko...

irudia Xilaba - Odei Barroso eta Maddi Sarasua finalaren atarian

Datorren larunbatean jokatuko da III. Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarreko (Xilaba)...

Lizentzia

Multimedia kanalean dauden ARGIAk sortutako edukiak Creative Commons lizentziapean daude. Lan hauek kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean heda ditzakezu, beti ere lanaren egiletza aitortzen baduzu.


Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys