Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (59. saioa)
2012-05-22
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (59. saioa)

59. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Presoen eztabaidari tiraka
Euskal Herrian ireki berri den prozesuan Euskal preso politikoen afera alderdi politiko zein gizartean ahoz aho dabil. Bideo honetan, hainbat iritzi bildu ditugu, azken asteetako mugimenduak kontutan harturik, presoen etorkizunaren inguruan hausnartzeko.  

 - Laburrean: Juanra Prado
Moonpalace Records zigilu diskografikoak 9 urte daramatza merkatu nagusitik at sortutako musika independentea kaleratzen, pasioz eta mimoz, dirua baino eskaintzaren koherentzia bilatuz. Juanra Prado arduradunarekin hitz egin dugu.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2318 zenbakian

 - Eskala musikalaren indarra
Bobby McFerrin musikariak 2009ko Zientziaren Munduko Jaialdian eskala musikalak duen indarraren erakustaldia burutu zuen ikuslegoaren konplizitatearekin. Ikusi eta etxean probatu.

 - Lehiaketa berria
Itzaltzuko Besaro hotelean bi lagunentzat bi gau zozketatuko ditugu ondorengo bi baldintzak beteko dituzuenen artean:

1- Beranduegiren Facebookeko orrian "atsegin dut" sakatu.
2- Elkarbanatu gure azken saioa zure horman eta bertan Beranduegi deskribatu esaldi jator batean.

Maiatzaren amaieran egingo dugu zozketa eta irabazlea 60. saioan jakinaraziko dugu. Animo!

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago