Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (58. saioa)
2012-05-15
Beranduegi (58. saioa)

58. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Nosaltres - Gu
M15 mugimendua mundu osora aditzera eman zenetik urtea bete den honetan, martxoko greba orokorrean errepresioa jandakoei babesa emateko Bartzelonako asanbladak egin duen bideo honetan ondo bildu dute mugimendu honen atzean izan diren eta egun badiren kezkak eta ametsak.

 - Laburrean: Ixabel Aleman
Aleman emagina da eta erditze fisiologikoaren alde egiten du, haurrak mundura ekartzeko modurik onena naturaren erritmoak errespetatzea dela sinesten duelako. Asaldatu egiten da ikustean gaur egun erditzearen une magikoa ahalik eta azkarren bete beharreko tramite huts ari dela bilakatzen, alde emozionala baztertuta.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2322 zenbakian

 - Euskal Eskola Publikoaren jaia
Sortzen-Ikasbatuaz taldeak urtero antolatzen duen Euskal Eskola Publikoaren jaia igande honetan izango da, Iruñeko Takonera parkean.
Haziak hezten du goiburu Berriozarko eskola antolatzen ari da jaiak eta aurten Nafarroako konkistaren 500. urteurrena izaki, Curriculumean gertakari horiek azaltzeko eskaera ardatz izango dute. Bideoklipa Marea talde nafarrak egin du, haien diskoetan ohikoa ez duten hizkuntzan.

 - Lehiaketa berria
Itzaltzuko Besaro hotelean (http://www.besaro.es) bi lagunentzat bi gau zozketatuko ditugu ondorengo bi baldintzak beteko dituzuenen artean:

1- Beranduegiren Facebookeko orrian "atsegin dut" sakatu. (http://www.facebook.com/beranduegi)
2- Elkarbanatu gure azken saioa zure horman eta bertan Beranduegi deskribatu esaldi jator batean.

Maiatzaren amaieran egingo dugu zozketa eta irabazlea 60. saioan jakinaraziko dugu. Animo!

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago