Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (57. saioa)
2012-05-08
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (57. saioa)

57. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Jada ez gaitu ezerk harritzen
Kortatuk abesten zuen moduan "Jada ez nau ezerk harritzen" diote Afrikatik ere, reggae doinuetan hauek. Gure mundua nora doan ulertzea berez zaila da, baina afrikarren begietara ulertezina.

 - Laburrean: Marie Monique Robin
Kazetari, zinegile eta idazle hau 1960an sortu zen Frantziako Deux Sèvres eskualdean. Ikerketa anitzen egile, liburu eta filmetan plazaratzen ditu bere lanaren emaitzak eta mundu osoan sari anitz jaso ditu. Heriotzaren eskuadroiak eta frantses eskola (2003), mundu guztia aho-zabalik utzi zuen Mundua Monsantoren arabera (2008), Torturak Made in USA (2009), eta Eguneroko Gure Pozoia (2011) dira bere lanik esanguratsuenak.

Irakurri elkarrizketa aldizkariaren 2291. zenbakian

 - Kontuz, hozka egiten dute eta!
Kubari buruz pentsatzen dugunean, irudi zehatzak etortzen zaizkigu: troba, rona, tabakoa... baina gehientsuenak gezurrak dira. Ideia horretatik abiatuta hasi zuen bidea lan honek: Kubako errealitatearen eta herriaren ikuspegi zintzoagoa eskaintzea.
Ruido elkarteak egindako proiektua

 - Lehiaketa
Lehiaketa berri bat abiatu dugu eta parte hartzeko sistema moldatu dugu. Itzaltzuko Besaro hotelean bi lagunentzat bi gau zozketatuko ditugu ondorengo bi baldintzak beteko dituzuenen artean:

1- Beranduegiren Facebookeko orrian "atsegin dut" sakatu.
2- Elkarbanatu gure azken saioa zure horman eta bertan Beranduegi deskribatu esaldi jator batean.

Maiatzaren amaieran egingo dugu zozketa eta irabazlea 60. saioan jakinaraziko dugu. Animo!

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago