Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (56. saioa)
2012-04-24
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (56. saioa)

56. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Euskal subiranotasunaren aukerak
Bake eta normalizazio politikoa helburu duen prozesu berria bizi dugu eta abertzaletasuna aro berri batera iristeko bideak esploratzen ari da. Bi kultura abertzaleen egoera hizpide izan ditugu Francisco Letamendia eta Juan Jose Alvarez EHUko irakasleekin. "Euskal subiranotasunaren aukerak" leloa zuen Larrun gehigarrirako egindako mahai-inguru da. Adostasuna posible eginen duen itxaropenez mintzatu zaizkigu.

Larrun osoa hemen da irakurgai

 - Laburrean: Edurne Elizondo
Camille hartza Pirinioetako bakardadean, Itoizko urtegian ito nahi ez zutenak, derrigorrezko soldaduskari galbidea ekarri zioten intsumisoak… Desobediente anitz ezagutzera eman digun kazetari argia da Elizondo. Bere animaliekiko maitasun eta grina kutsakorra da oso eta gustura solastatu gara beganismoaz, barne kontraesanez, zalantzez, koherentziaz bizi nahi izateaz.

Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2318. zenbakian

 - Iruñeko bi aurpegiak
Minutu eta erdian pamplonainsider.com ekimeneko kideak saiatu dira Euskal Herriko hiriburua bi aldetan banatu eta haien alde berezienak bideo honetan islatzen.

 - Lehiaketa
Zuen bideo xelebreak Facebook-eko gure orrian jarri edo twitter bidez igorri eta "atsegin dut" gehien jasotzen duenak Galdakaoko Andra Mari jatetxean 2 lagunentzako otordua irabaziko du. Datorren maiatzaren 7ra arte duzue lehiaketan parte hartzeko aukera.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago