Web Telebistak > Beranduegi TB
Beranduegi (55. saioa)
2012-04-17
Partekatu Facebook-en - edo - Partekatu Twitter-en Eskuratu txertatzeko kodea
Beranduegi (55. saioa)

55. saioaren edukiak ondorengoak dituzue:

 - Beranduegi datorren albistegia
Gorka Bereziartua eta Unai Brea kazetariek, astero bezala, ironiaz betetako begiratu zorrotza egin diote azken egunetako aktualitateari.

 - Simiokrazia
Aleix Saló marrazkilari katalanak egindako bideo ezagun honek Espainiako estatua pairatzen ari den krisi ekonomikoaren nondik norakoak azaltzen dizkigu.

Jatorrizko bideoa, gaztelaniaz, hemen ikus daiteke: www.aleixsalo.com

 - Laburrean: Pernando Barrena
Berriozar, 1965. Ezker abertzaleko kidea. 2007an, Batasuneko kide zela, poliziak atxilotu eta bi urte eman zituen espetxean.
Kautelazko neurripean dago, 62.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Astero joan behar du epaitegira. Epailearen baimena behar du Estatutik ateratzeko.

Irakurri elkarrizketa osoa aldizkariaren 2318. zenbakian

 - Flashmob per la Independència
Pasa den martxoaren 18an, 8.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Bartzelonako Plaça de Catalunyan independentziaren aldeko flashmob hau burutzeko.

 - Lehiaketa
Lehiaketa berriak aurrera jarritzen du. Beranduegiren Facebookeko horman zuen bideo bereziak jarri eta atsegin dut gehien jasotzen duenak irabaziko du sari eder bat hilabete amaieran.

Egilea(k):
Axier Lopez
Erlazionatutako bideoak
Beranduegi TB gehiago