Erreproduzitu bideoa
Antzezlana
Francoren bilobari gutuna
2017-07-04

Iñakik 10 urte eta leuzemia ditu. Joxanek 46 urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia 2017ko martxoaren 27an.

Zuzendaria: Ximun Fuchs
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin idatzita
Musika: Asier Ituarte

Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola eta Pako Revueltas.