Ipar Euskal Herrira bazatozte, Euskoa erabili!

Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako herritar usu Ipar Euskal Herrira hurbiltzen dira, bisitan edo opor laburrak igarotzeko. Deiadar egin nahi diegu: “Ipar Euskal Herrira bazatozte, zuek ere izan aktore eta eragin euskoa erabiliz!”.

Andy Robinson: “Harreman oso estua dago Davoseko elitearen eta troikaren artean”

Andy Robinson kazetari eta idazlea Davoseko goi bileraz, krisiaz eta Espainiako Estatuko desberdintasun ekonomikoez eta prekarietateaz aritu da La Directan egindako elkarrizketan. Kazetari bat mendi magikoan: nola hondoratu du mundua Davoseko elite ekonomikoak liburuaren egilea da Robinson.

Argia Egunean ordaindu zure garagardoa ‘txantxiekin’

Irailaren 20an Oñatin egingo dugun festan moneta soziala erabiltzeko aukera izango da.

Beldurra unionisten artean

Hautsak harrotuta dabiltza kanpaina unionistaren barnean. Hasiera hasieratik, Eskoziak independentzia bidez lortzerik ez edo galduko lukeena azpimarratzera mugatu dira. Honek eskoziar nazioaren independentziaren kontra bozkatzeko ziren asko nekatu ditu, eta hala islatu da inkestetan ere.

Euskoa Europako tokiko moneta garrantzitsuenen artean kokatu da urtebetean

Ipar Euskal Herriko tokiko monetak urtea bete du berriki, eta ez nolanahi: Euskoaren webgunean irakurtzen ahal denez, Frantziako Estatuan erabiltzen diren 20 tokiko moneten artean garrantzitsuena da, eta Europan bigarren edo hirugarrena.

Moneta bakarra izango dute Kuban

Moneta sistema dualarekin bukatzea erabaki du Kubako Gobernuak. Bi moneta edukitzeak ekoizpena oztopatu, eta kontabilitatea zailtzen du, Exekutiboaren ustetan.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys