Piztu Ezazu Argia 970x90

Faurencia-Learrek Burlatan duen 190 langileko fabrikaren itxiera iragarri du

Burlatako Cousin Freres fabrika itxiko du Faurencia-Lear taldeak. Kotxeetarako piezak egiten dituen enpresak eskariak eta lehiakortasuna jaitsi egin dela adierazi du. Enpresa komiteak, ordea, “urteetako utzikeria” leporatu dio enpresari.

Gipuzkoako metalgintza, lan hitzarmenik gabe

Metaleko lan hitzarmen sektorialaren negoziazioak adostasunik gabe amaitu dira. Gipuzkoako Lan hitzarmena mantentzeko aukera guztiak galdu dira, hitzarmena igandean indargabetzen baita.

Langileek kontatu dute Pasaiako fundizioaren historia

Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys