Milaka lagun bildu dira Zumarragako Arcelor Mittal lantegia ixtearen kontra

4.000 lagun inguruk egin dute Urretxu eta Zumarraga arteko bidea, Otamotz atariaren arabera. Apirilaren 20an greba deitu dute eskualdean.

Espezializatuegiak

Ibaizabaleko itsasadarraren ezker ibarrean, Bizkaian, ekonomia monokultiboaren gertuko eredurik nabariena izan dugu. Siderurgia eta metalurgiaren eremua izan zen, lantegi eta labe garaiak izan ziren Ezkerralde osoaren bizitza ekonomiko eta soziala sektore hauek gidatu zutenak. Gauza berbera esan...

ACB-Arcelor: Txina aitzakia da

Arcelor-Mittalen esku dagoen ACBko beharginek Sestaoko plantan itxialdi mugagabea hasi dute, zuzenean 335 lanpostu eta zeharka beste 1.000 mantentzen dituen instalazioak irekita segi dezan. Eusko Jaurlaritza euskal altzairugileekin bildu da lehia desleiala aztertzeko. Bere aldetik, altzairuaren...

Faurencia-Learrek Burlatan duen 190 langileko fabrikaren itxiera iragarri du

Burlatako Cousin Freres fabrika itxiko du Faurencia-Lear taldeak. Kotxeetarako piezak egiten dituen enpresak eskariak eta lehiakortasuna jaitsi egin dela adierazi du. Enpresa komiteak, ordea, “urteetako utzikeria” leporatu dio enpresari.

Gipuzkoako metalgintza, lan hitzarmenik gabe

Metaleko lan hitzarmen sektorialaren negoziazioak adostasunik gabe amaitu dira. Gipuzkoako Lan hitzarmena mantentzeko aukera guztiak galdu dira, hitzarmena igandean indargabetzen baita.

Langileek kontatu dute Pasaiako fundizioaren historia

Inoiz eroriko ez zen erraldoia, burdinaz egina, burdina egiteko. Gero etorri ziren “errekonbertsioa” eta antzeko hitzak. Gero joan ziren milaka lagun kalera. Pasaiako Luzuriaga fabrikako langileak elkarrizketatu ditu Koldo Izagirrek Voz y vida obrera: Luzuriaga, hogeita bost lekukotasun liburuan. Oroitzapenetik harago, hemen eta orain balio dezaketen esperientzien bilduma da.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys