Maseual herria, mexiko

Tosepan Titataniske Kooperatiba Elkartea orain dela 42 urte sortu zuten. Maseual herri indigenako kideek abiatu zuten. Mexikoko Puebla estatuko ipar-ekialdeko Cuetzalan udalerrian ari dira garatzen erresistentzia egitasmoa. Ez da kasualitatea izango, Tosepan dagoen lurretan bizi direnen %80k jatorrizko hizkuntza erabiltzen jarraitzen du. Nahuatl izena du haien hizkuntzak. Elkartearen helburu nagusia lurra defendatzea da. Argi ibili beharra dute, lurrak eta hizkuntza, biak, gal ez ditzaten.