Gizartea > Drogak > Marihuanaren legeztatzea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
Marihuanaren legeztatzea kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Marihuanaren legeztatzea
Sakonean
2014-05-13 | ARGIA
Kalamu klubak arautzeko eskaera aurrera atera da Nafarroan

Zerbitzu juridikoak aurka agertu arren, Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiak onartu du kalamuaren aldeko taldeak erregulatuko lituzkeen herri proposamena tramitatzea, PSN, Bildu, Aralar eta I-Eren botoei esker. PPk eta UPNk aurka bozkatu dute.


Marihuanaz hizketan hasi dira EAEko Legebiltzarrean

EAEko Legebiltzarrean berriz jarri da martxan kalamuaren kontsumo elkarteak erregulatzea helburu duen ponentzia. Beren jarduerarekin modu egonkor batean jarrai dezaten txosten bat prestatzekotan dira.


2013-04-02 | Lide Hernando
Txile, marihuana legeztatzera bidean

Txileko Goi Ganberak onartu du kalamuaren erabilera pertsonala legeztatzeko aukera eztabaidatzea. Alderdi Sozialistako (PS) eta Alderdi Demokratikoko (PPD) bi senatarik egin zuten eskaria, eta 18 aldeko boto eta 11 kontrako izan dituzte batzarrean.


2011-12-14
Jaurlaritzak kalamuaren legeztatzea baztertu du, proposamena aurkeztu eta egun bat geroago

Eusko Jaurlaritzak kalamua legeztatzeko asmorik ez duela adierazi zuen atzo, herenegun marihuanaren "kontsumo arduratsua" onartuko zuela iragarri bazuen ere. Osasun sailak aurkeztutako datorren urterako Menpekotasunen VI. Planaren barruan kalamuaren landatzea, salmenta eta kontsumoa arautzea proposatu zuen. Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak ordea, aukera hori baztertu zuen atzo, eskumenik ez dutela argudiatuz.


2011-12-13
Kalamuaren kontsumo "arduratsua" onartu nahi du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Menpekotasunen VI. Plana aurkeztu zuen atzo. Horren arabera, datorren urte hasieran aurkeztuko duten Menpekotasun Legeak kalamua landatzea, saltzea eta kontsumitzea arautuko du. Zehazki, adinez nagusi direnek kalamuaren kontsumo "arduratsua" egitea onartuko du legeak eta "autonomia pertsonalaren alde" egingo du. Bide batez, gai honetan dauden hutsune legalekin amaitzea da helburua.


Kanabisa eta gazteak, eztabaida usaina berriro
Britainia Handian berriro dabiltza eztabaidatzen marihuanaren estatus legala. Oraingoan, duela hamar urte despenalizazioa eskatzen zutenek berek gaur legeak gogorrago zigortzea eskatzen dutelako. Kanabisak gazteen burmuinetan eragiten dituen kalteak daude tarteko.

Net Hurbil: Onena da Holanda loreetan, eta belarretan ere bai
Marihuana etxean libreki hazteko aldarrikapenaz idatzi dugula ikusita, irakurle batzuek -Pirinioz hegoaldekoek- irribarre eginen dute. Holandan marihuana saldu eta erretzen den coffee-shopak daudela? Gizona, hemen edozein ostatutan sumatuko duzu maria usaina udaleheneko ilunabar epelotan. Eta "belarra" etxean hazteko libertatea? Gure herri batzuetan cannabis dastaketa antolatzen dute-eta plazan! Tarteka jakiten duzu ertzainek halakori maria landareak erauzi dizkiotela, eta orduan konturatzen zara... [+]

2003-09-06
Herbeheretako botiketan kalamua salduko dute

Jon Torner jontorner@argia.eus Herbeheretako Gobernuak mundu osoan aitzindari den erabakia hartu du: kalamua botiketan saltzeko baimena ematea. Kalamua gaixotasun larriak dituzten pertsonek soilik erosi ahal izango dute, medikuaren errezeta erakutsi ostean. Bost gramoko potetxoak 45-50 eurotan salduko dira. Hainbat herrialdek Herbehereetako Gobernuaren erabakia txalotu duten arren, bada aurka azaldu denik ere. Orain arte medikuaren errezeta zutenei marihuana banatzen zieten Marihuana Behar... [+]