Galvarino, maputxeraren arnasgune berria airerik gabeko etxean

Galvarino Temucotik 40 kilometrora dagoen herria da; bertako biztanle ugari maputxe hiztunak dira. Egoera diglosikoan bizi dira, hegoalde zein iparraldeko herri askotan bezalaxe.

Maputxe herriari barkamena eskatu dio Txileko Estatuak, jarrera erabat aldatuta

Txileko Estatuaren ordezkari hautatu berriaren hitzak dira ondorengoak, Maputxe herriari barkamena eskatuz: "Maputxe herriari barkamena eskatzera nator Txileko Estatuak bere lurrak ostu zizkiolako; eta baita ere urrutitik etorritako kolono eta beren ondorengoei ere, gure herrialdean beren bizitza eraiki dutenak, Txileko estatuak aproposa ez zen lurralde batera ekarri zituelako une desegoki batean".

Maputxeak kalera atera dira beren hizkuntzaren ofizializazioa eskatzeko Txilen

Maputxe komunitateek kalera atera dira joan den astean mapudungun beren hizkuntza ofizial nahi dutela aldarrikatzeko. Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna hautatu zuten Temuco hirian manifestazioa egiteko. Bertan adierazi zuten ofizialtasunak lagunduko liekeela erabilera eta irakaskuntzan baliabideak bideratzen. Gaztelania irakasteko inbertitzen den adina baliabide eskatu dituzte, erreparazio neurri gisa.

Asel Luzarragaren kontrako muntaia bere azken liburuaren ardatz

Asel Luzarraga idazleak Los buenos no usan paraguas. Desmontando un montaje; desnudando al Estado. (Zintzoek ez dute aterkirik erabiltzen. Muntaia bat desmontatuz; Estatua biluztuz ) bere aurkako salaketa, atxiloketa eta bizipenak biltzen dituen liburua aurkeztuko du urriaren 8an, asteartearekin.

Maputxeen gatazka berotzen ari da (berriro)

Hogei kaputxadunek Werner Luchsinger enpresagizon eta latifundista txiletarraren etxea erre zuten urtarrilaren 4an. Emaztearekin batera, hil egin zuten, eta ordutik, Maputxe Herrian edo Wallmapun giro politikoa asko gaiztotu da.
Multimedia

2008-11-03  |  Maputxe herria

Jatorrizko ametsak

Mondragon Unibertsitateak Hego Amerikako hainbat komunitatetako ordezkariak gonbidatu ditu euskalgintzaren esperientzia bertatik bertara ezagutu dezaten. Urriaren 13az geroztik Euskal Herriko bazter batetik bestera ibili dira eta asteazkenenean ARGIAren Lasarte-Oriako egoitzan izan ziren....

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys