Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago jarraitzen du egitasmoak, migrazio politika krudela eta migratzaileek jasaten duten jazarpena, horren lekuko.

Manteroek horrela omendu dituzte Tarajalgo polizia-operazioan hildako 15 migratzaileak

Hiru urte dira Ceutako Tarajal hondartzara igerian iritsi nahi zuten 15 migratzailek bizitza galdu zutela, guardia zibilek gomazko balak eta gas negar-eragilea jaurtitzen zizkieten bitartean.


"Ez gara manteroak merkatari txikiak kaltetzen ditugunak, enpresa handiak baizik"

Udako festetan oso presente izan ditugu kale-saltzaileak, beti poliziaren atezuan. Euskal Herrian baino askoz gatazkatsuago eta gaiztoago dago eztabaida Bartzelonan, eta bideoa atera du aurten hango Manteroen Sindikatuak, beraiei buruzko hainbat uste gezurtatzeko asmoz.