2023-11-20 | Bertsozale.eus
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.
2020-09-30 | ARGIA
Lesakako Laminaciones enpresan amiantoagatik hil zen langile baten familiari kalte-ordaina emango diote

Lesakako Laminaciones enpresan amiantoarekin jardun zuen langile baten familiari kalte-ordaina ordaindu dio enpresaren ondorengoetako batek. Horrelako zerbait lortu duen lehenbiziko kasua da Nafarroako lantegi horretan.


Maddi Ane Txoperena Iribarren. Lehen eleberria besapean
"Neskame joandako emazteek bizitakoari balioa eta ikusgarritasuna eman nahi izan diot"

Ene baitan bizi da (Elkar, 2020) eleberria kaleratu berri du Maddi Ane Txoperena Iribarrenek (1994, Hendaia). Baztan eta Bortziriak eskualdeetako hainbat emakumek 40ko hamarkadatik 70eko hamarkada bitartean bizi izan zutena azaleratu eta hein batean aitortu nahi izan du... [+]


Lesakan egin nahi duten parke eolikoaren aurkako alegazio eta sinadurak aurkeztu dituzte

200 metroko 11 haize errota paratu nahi dituzte  bertan dauden 40 etxebizitza eta kultura eta natura ondarea kontuan hartu gabe. 3.433 sinadura bildu dituzte lesakako Hirigintza Ordenantzaren aurka doan proeiktuari aurre egiteko. 


2020-06-30 | Erran .eus
Auzoberriko parke eoliko proiektuaren kontrako sinadura bilketa abiatu du Endara Bizirik platafornak

Joan den ortziralean Lesakan egindako bilera jendetsuaren ondotik, aste honetan Bortzirietan eta Oiartzunen eginen dituzte informazio-bilerak.


2020-06-10 | Euskal Irratiak
Parke eolikoa eraikitzearen aurkako plataforma herritarra sortu dute Lesakan: Endara Bizirik

Nordex Energy Spain enpresak Lesakako Agiña eta Gardelegi inguruan parke eoliko bat eraikitzeko asmoa du. Lesakako parke eolikoaren kontra Endara Bizirik plataforma sortu dute Auzoberriko bizilagunek.


2020-05-27 | Ttipi Ttapa
Energia berriztagarriaren eta jasangarriaren aldeko apustua egiten ari da Lesakako Udala

Goiener eta Nafarkoop kooperatibetako bazkide egin da eta zenbait proiektu ditu esku artean.


2020-05-18 | ARGIA
Mikel San Sebastian euskal preso politikoa bi eguneko baraualdian dago, ez gose greba mugagabean

Patxi Ruiz presoarekiko elkartasunez, 48 orduko baraualdia egiten ari da. Ez gose greba mugagabea.


2020-05-01 | Erran .eus
Guardia Zibilak Lesakako gazte bat "metrailetaren mehatxupean miatu" izana salatu du Lesakako Sortuk

Covid-19ak sortutako osasun krisian "Espainiako indar armatuak euren burua zuritzeko saiakerak" egiten ari direla kritikatu du Sortuk ohar bidez, eta gaineratu duenez, "horren adibide argia izan genuen astearte arratsaldean Lesakan".


2020-04-12 | Ahotsa.info
Lesakako Arcelor Mittal-eko langile bat hil da COVID-19aren ondorioz

Lesakako Arcelor Mittal-eko 58 urteko langile bat hil da, LAB eta ELA sindikatuek jakinarazi dutenez. LABek uste du heriotz hau saihestu zitekeela enpresan segurtasun neurriak hartu izan balira. ELA, bere aldetik, Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu du.


2020-02-17 | Bertsozale.eus
Lehenengo fasea amaituta, zehaztu dira 2020ko Bardoetako finalaurrekoak

Otsailaren 14an jokatu ziren lehen faseko azken hiru saioak, Lesakan, Leitzan eta Otsagabian. Horiek igarota, ondoko sei taldeek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: 'Bertsonautak' (Malerreka), 'Arranopola' (Lesaka), 'Atekaberts komeni' (Leitza),... [+]