Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen aurka.

'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


"Historiarekin bat datorren erabilera" eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


"Lotsagarria da Lemoizko zentrala Jaurlaritzaren esku geratzea Iberdrola ardura ekonomiko guztietatik libratuta"

Estatuak Lemoizko zentral nuklearra Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko prozesua bukatzear da, eta, tamalez, Iberdrola guztiz libre geratuko da inguru hura lehengoratzeko izan zitzakeen erantzukizun ekonomiko guztietatik. Eguzkiren iritziz, lotsagarria da eta honelaxe adierazi dio... [+]


2019-01-22 | Hiruka .eus
Lemoizko zentral nuklearraren lurrak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko ditu Espainiako Gobernuak

Zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egiteko interesa dute hiru inbertsio-taldek, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak baieztatu duenez.


2018-12-14 | Hiruka .eus
Espainiako Gobernuak "datozen asteetan" emango dio Lemoizko zentral nuklearraren lurzorua Eusko Jaurlaritzari

Lemoizko zentral nuklearraren instalazioetan arrain-haztegi bat egiteko interesa dute hiru inbertsio-taldek, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak baieztatu duenez. Hori egikaritzeko, baina, Espainiako Gobernuak lur horiek eman behar dizkio Eusko... [+]


Lemoizko zentralaren lurrak, Jaurlaritzaren esku "aste gutxi barru"

2015. urtera arte 2,2 milioi euroko luzamendua ordaindu zen Bizkaiko zentral nuklearra ixteagatik. Espainiako Estatua da egun lur horien jabe, baina “aste gutxi barru” Eusko Jaurlaritzari emango zaizkiola agindu du.


Lemoizek linboan jarraitzen du

Ogasun Ministerioak dio ez dela inolako espedienterik tramitatzen ari zentral nuklearrak okupatzen dituen lursailak euskal erakundeen esku uzteko. Eguzki harrituta dago; kontuan izan behar da EAJk eta PPk 2017ko Aurrekontu Orokorrak adostu zituztenean, lursailon lagapena ere... [+]


2018-05-08 | Hiruka .eus
ETAri esker mezua Lemoizko zentral ondoan "nuklearrik gabeko herria erdiesteagatik"

ETAren disoluzio-komunikatua publiko egin eta ondoko egunetan erakunde armatu ohiari eskerrak emateko hainbat herritan zenbait pintaketa egin eta pankarta ipini dituzte hainbat ezezagunek.


2018-04-19 | Hiruka .eus
Iberdrolak Espainiako Gobernuagaz hitzartu ditu Lemoizko zentrala uzteko baldintzak

Mikel Otero EH Bilduko eusko legebiltzarkideak "eskandalagarritzat" jo du asteazkenean argitara atera den Iberdrolaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa; horren arabera, konpainia energetikoak ihes egingo dio Lemoizko zentral nuklearrak okupatzen dituen lurrak... [+]


2018-04-18 | Hiruka .eus
Lemoizko zentralaren ingurua berreskuratzeko, Iberdrolari inplikazioa eskatu dio EH Bilduk

EH Bilduk azpimarratu du Iberdrolak erantzukizuna daukala Lemoizko zentral nuklearra eta haren ingurua berreskuratu eta berregituratzeko kostuan. Bertan emandako prentsaurrekoan, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Lemoizko Udala egiten dabiltzan hutsak salatu ditu... [+]