Itxaro Borda eta Miren Agur Meabe idazleak "bi ahotsetan kantari" jarri dituzte Tokiz Kanpo saioaren laugarrenean Lekeitioko Isuntza Arraun Elkartean.
Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Pixkanaka, lekua hartuz doaz emakumeak plazan, festetan, dantzan. Lezoko San Joan bezperako soka-dantzan aurten lehenengo aldiz dantzatu dute emakumeek. San Pedro egunean ere, estreinakoz, emakumeak atera dira arraunekin eta kaxa eramaten Lekeition. Lesakako zubigainekoan oraindik irten ez badira ere, entseguetan emakumeak aritu dira. Zaldibarko dantzari-dantzan ere irten dira... [+]
Gero eta herri gehiagotan ari dira emakumeak orain arte gizonezkoak bakarrik aritzen ziren dantzetan parte hartzen. Pixkanaka, lekua hartuz doaz emakumeak plazan, festetan, dantzan. Lezoko San Joan bezperako soka-dantzan aurten lehenengo aldiz dantzatu dute emakumeek. San Pedro egunean ere, estreinakoz, emakumeak atera dira arraunekin eta kaxa eramaten Lekeition. Lesakako zubigainekoan oraindik irten ez badira ere, entseguetan emakumeak aritu dira. Zaldibarko dantzari-dantzan ere irten dira... [+]
Uztailaren 24an Lekeitioko udaltzainak Mozolomendi gune okupatu eta autogestionatura sartu eta handik hainbat lagun kanporatu zutela salatu dute agerraldi baten bitartez. Herriz herri doan udaleku ibiltariko hainbat gazte dira, udal gobernuaren agindua betez, kanporatu dituztenak.
Turismo bulegoan egin dute ekintza Ernaiko gazteek, salatzeko Lekeition duten turismo ereduak gazteak lan prekarioetara daramatzala, euskararen erabilera jaistea dakarrela, kaleko zentsura dakarrela, eta alokairu altuei eta etxe hutsen zifrei begiratuta etxebizitzaren arazoa begi-bistakoa dela.
Etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, Lekeition beharra zutenentzat bizitoki bilakatzeko, “Maisu-Maistren etxeak” deritzen eraikineko hainbat etxe okupatu zuten 2013n. Gaur egun, guztira, bost etxebizitza daude okupatuta. Neguan egindako lana ospatu eta aurrera begirakoaz hausnartzeko aldarrikapen, jai eta hausnarketa egun bat antolatu dute ekainaren 30erako.
Euskal dantza ezagunenetako batean emakumeek parte hartu dute aurten lehen aldiz: San Pedro egunez Lekeition egiten den Kaxarrankan. Kaxa eramaten lagundu dute eta arraunlari gisa ere atera dira plazara.
Errepide bazterrean jarritako pankartak ongietorria ematen die gidariei: “Zumaiara sartzen ari zara, mantsotu zure adierazpen askatasuna”. Kalea Guztiona Da ekimeneko kideek jarria da, beste hainbat gauzarekin batera, kartel, pankarta eta muralak arautzeko Udalak onartu nahi duen ordenantzarekiko desadostasunez. Udaletik eztabaida bera absurdutzat jo duten arren, Urola Kostako herri honetan adierazpen askatasunaren aldeko borroka lokala abiatu dute. Ez dira bakarrak, herri askotan... [+]
Zirkorrika abestia oinarri hartuta, lekeitiarrek 20. Korrikaren aldeko lip dub-a egin dutemartxoaren 5ean. Herritar eta herriko eragile askok hartu dute parte.
Lekeitioko 39. Zine Bileraren barruan, urriaren 22an (H)emen-Her(e) plataformak antolatu zuen mahai-ingurua eta bertako Kristina Zoritak moderatu. Beraien bizipenetatik aritu ziren Amara Mosteiro, Izibene Oñederra, Nahia Laka eta Eneko Sagardoy.
"600 bat biztanleko Mauritania hegoaldeko herrixka da N’Diawaldi Bouly. Bertan, gogorra da bizitza, apenas duten bizirauteko. Baina jendea atsegina, solidarioa eta dibertigarria da. Euren herria maite dute eta zoriontsuak dira". Hori du argumentua Natxo Leuzak zuzendutako N’Diawaldy Bouly lanak; Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerako film onenaren saria irabazi du, profesional mailan.