Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Barrios Conectados Leioa plataformak jakinarazi duenez, Avanzadako lanak geldiarazteko mobilizazioen deialdien kartelak jartzen ari ziren sei herritar salatu zituen Leioako Udaltzaingoak iaz. Bada, salatuek alegazioak aurkeztu zizkieten zehapen-espedienteei, eta, orain,... [+]
Asteartean hil dira biak, Leioakoa heriotza ez traumatikoz, eta Iruñeko Arrosadia auzokoa garabi baten palak kolpatu ostean. Hemeretzi langile hil dira Euskal Herrian aurten.
SOS Kurkudi plataformak jakitera eman duenez, Leioako alkateak EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena otsailaren 9an jaso zuen, baina ordutik informazio hori "ezkutatu dio Leioako herri osoari". Azaldu dutenez, oposizioko zinegotziei esker lortu duten... [+]
SOS Kurkudi plataformakoek Leioan Domingotarren komentuko lurrek duten babesa ezabatu gura duen proiektu urbanistikoaren gardentasun falta salatu dute, beste behin. Deitoratu dute bertan 25.000 metro koadroko kiroldegi pribatu bat eraiki gura dutela, "helburu pribatu eta... [+]
Gazteek euskaren eta euskal kulturaren inguruan duten pertzepzioa ikertu du Naroa Jauregizuria Lopategik. Getxo, Leioa, Bilbo edota Portugaleteko zenbait ikastetxetako gazteek hizkuntza eta kulturagaz duten harremanena eta iritziak aztertu ditu leioaztarrak, eta horiek baliatu... [+]
El Mundo egunkariak plazaratutako informazioaren arabera, Leioako campusean tiroketa gauzatu zuen gazteak ertzain bati erosi zion eskopeta. Gazteak arma eskuratzeko erabili zuen webgunean eskopeten ehunka iragarki daude.
Leioako campusean asteazken arratsaldean tiroka sartu zen gizonezkoak Guardia Zibilen koartelean legalizatu zuen arma. Erasoan ez da zauriturik egon, soilik kalte materialak. Ertzaintzak atxilotu egin du 21 urteko gaztea, bertako ikaslea dena.
2009 eta 2011 artean adin txikikoen aurka etengabeko sexu abusuak egin zituela frogatuta geratu den arren, Espainiako Auzitegi Gorenak ez ditu sententzia areagotzen zuten bi gertakari kontuan izan.
Bi kasuetan, erasotzailea emakumearen bikotekidea izan da. Ez da azken egunotan ezagutzera eman den eraso matxista bakarra, igandean gizon batek sulfatatzeko likidoa bota zion aurpegira bikotekide ohiari Errigoitin.
Leioako 6ak gisa bataiatu dituzten ikasleetako bat atxilotu dute ostiral goizean. 2016ko apirilaren 26an EHUko Leioako Campusean izandako mobilizazioetan istiluak izan ziren Ertzaintzarekin. Aipatutako sei ikasleak identifikatu eta inputatu zituzten. Ostiraleko atxilotua da... [+]