Piztu Ezazu Argia 970x90

Lege oharra

 

Atarikoa

ARGIAren webgunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzera edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), jakinarazi nahi zaio webgune honen bidez edo posta elektronikoen bidez ematen dituen datu pertsonalak Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, noizbait erabiltzekotan, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zurekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen eta produktuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.


Zure datu pertsonalak modu konfidentzialean tratatuko dira. Izan ere, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-ek Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuen Babeserako Agentziaren Erregistro Orokorrean.


Erabiltzaileak baimena ematen dio Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-i bere datuen tratamendua eta erabilera Ametzagaiña Taldea osatzen duten beste enpresa guztiei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.


Edozelan ere, webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta onespena ematen duela, adierazitako helburuaren baitan, bere datuak tratatzeko eta komunikatzeko. Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.


Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-ek erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Enpresa honek, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak jarraitzen ditu.


Interesdunen eskubideak

Erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo tratamenduari aurka egiteko eskubideak ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-en egoitzara jo beharko du (Zirkuitu Ibilbidea, Industrialdea 15. pabiloia – 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa; Tel: 943 371545 Fax: 943 361048), edota helbide elektroniko honetara: idazkaritza@argia.eus


Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.


Segurtasun-neurriak

Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-ek, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Beti ere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileari argi adieraziko zaio segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-en erantzukizunpekoak.


Trafiko-datuak

Komunikazio Biziagoa, S.A.L.-en webguneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, IP helbideak erregistratzen ditu. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, besteak beste ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.


Aipatutako helburua lortzeko, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak erabiliko ditu (esate baterako Google Analytics) web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.


Indarraldia

Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-oharra aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys