Altsasuko futbol taldeko emakumeei aldageletan grabatzen saiatu direla salatu dute

Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.


Eskubaloiko epaile bat salatu dute adingabe bati eraso egiteagatik Laudioko Granja kiroldegian

Larunbatean izan da gertakaria eta epailea Laudio Eskubaloi Klubeko entrenatzailea zen. Kirol erakundeak berehala bota du. Ertzaintzak deklarazioa hartu dio ustezko erasotzaileari jadanik.


2024-02-01 | Aiaraldea
"Euskal Herriko Torturatuen Sarearen helburua da tortura bera desagertzea"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Otsailaren 13an izan zen torturaren aurkako eguna, eta Euskal Herriko Torturatuen Sareko talde sustatzailea aurkeztu zuten. Eragile berri horretako kidea da Marta Pikaza Garaigorta laudioarra. Euskal Herrian egondako tortura kasuan dimentsioaren eta aitortza prozesuaren inguruan... [+]


2024-01-31 | Aiaraldea
"2018an hasi nintzen pelikulan lanean eta orduan pentsaezina zen 2023an Trans Legea existituko zenik"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Esti Urresola zinemagile laudioarrak ordubetez izan da Aiaraldeako Aitor Aspuru kazetariarekin solasean bere ibilbidearen hainbat ertzen inguruan. 20.000 especies de abejas filmaren sorrera prozesua eta pelikulak izandako espero gabeko arrakasta, bere aurreko lanek izandako... [+]


Milaka lagunek osasun sistema publiko duin baten beharra aldarrikatu dute Laudion

David Hernandez laudioarraren heriotzak bultzatuta, milaka lagun atera dira ostiralean kalera ozen salatzeko osasun sistema publikoan egindako murrizketek "bizitzak jokoan" jartzen dituztela. JEZeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, azken... [+]


"Espero dut nire semearen heriotzak balio izatea Laudion osasun sistema publikoarekin dauden arazoak konpontzeko"

Fabian Hernandez Laudioko anbulatorioan ostiralean zendutako David Hernandez 42 urteko gizonezkoaren aita da eta gertatutakoren inguruan mintzatu da, baita jarriko duten salaketari buruz ere.


Laudion funtzionario bat euskara ikastetik salbuetsi duten epaien aurka aterako dira kalera

Gasteizko auzitegi batek ebatzi zuen 45 urtetik gorako Laudioko Udaleko funtzionarioa salbuetsita dagoela euskara maila egiaztatzetik. EAEko Auzitegi Nazionalak sententzia horren alde egin du aurreko astean, eta ostegunean protestarako deia egin dute Euskalgintzaren Kontseiluak... [+]


Euskara "hizkuntza zailenetakoa" zela argudiatu zuen epailearen ebazpena berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Ana María Martínez Navas Gasteizko epailearen sententziak bazterrak astindu zituen 2021ean, esan baitzuen "euskara munduko hizkuntza zailenen artean bosgarren" zegoela. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzetik salbuetsi zuen Laudioko Udaleko bitarteko langile... [+]


Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

Dokumentuak 400 orrialde baino gehiago ditu eta ez ditu aintzat hartu tokiko hainbat erakunderen helegiteak, argudiatuta proiektuak gehiago zehazten direnean aurkeztu behar direla.


Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote Tubacex enpresako langile bati, ertzain bat erasotzeagatik

Beatriz Ledo Languilla epaileak sei hilabeteko espetxe zigorra eta bi isun ekonomiko ezarri dizkio Tubacex enpresako grebalari bati, ertzain bati lesioak eragiteagatik 2021eko otsailaren 23an. Langileak iragarri du helegitea jarriko duela bere errugabetasuna defendatzeko eta... [+]