Sorrera: Arnasa euskara taldea
eta Lau Haizetararen ekimenez sortu zen 1996 eta 1997 urte artean. Jabea:
Oarso Kultur Fundazioa. Pribatua. Langile kopurua: 13 langile. 5
teknikari, 3 kazetari, aurkezle bat, euskara arduradun bat eta administrazioan
3. Honez gain, kolaboratzaileak. Azpiegitura eta programazio kopurua
eguneko: Plato bat informatiboetarako. Abuztuan beste plato bat egiteko
asmoa dute, programei leku egiteko. Bi bulego, edizio eta kontrol gela bat
eta bi Betacam kamera. Hirugarrena erosteko asmoa. 2-3 ordu inguru. Informatiboek
programazioaren erdia baino gehiago betetzen dute. % 80ko barne ekoizpena,
beste % 20 Arrasate Telebistaren "Munduari Bueltaka" saioa. Euskararen
erabilera: Euskara hutsez. Urteko aurrekontua: 13 milioi pezetako
aurrekontua. 8 soldatak ordaintzeko, 4 inbertsio teknikoetarako eta milioi
bat funtzionamendu gastuetarako. Finantziazioa: % 35 udaletxetik
lortzea aurrikusten da, bestelako erakunde publikoetatik % 15, fundazioko
bazkideen kuotaren bidez % 35 eta publizitatearen bidez % 15. Hedapena:
Oarsoaldea. Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezo. Helburuak, erronkak:
Helburu nagusia euskararen normalizazioa izanik, hurrengo urterako asmoak
ekoizpen ahalmena handitu eta emisioak areagotzea dira.
Zerrenda |