Orri nagusira

Orri nagusia

 

[Aurreko eztabaidak]

Herri telebistak
Hogei txori txiki kate erraldoien erdian


Urnieta Telebista (Urnieta)

Sorrera: 1992ko abenduaren 15ean. Udaletxearen ekimenez. Jabea: Udaletxea. Publikoa. Langile kopurua: 5 lagun teknikari, U-BIT ekoiztetxea daramatenak. Gainerako kazetari eta kolaboratzaileak bolondresak dira. Azpiegitura: 2 plato, Betacam kamerak, edizio gelak. Programazio kopurua eguneko: Ordu t'erdi egunero. Kable bidezko zerbitzua denez, Urnietan beste 21 kanal ikus daitezke, UTBz gain. Euskararen erabilera: Gehien bat euskaraz, lautik hiru. Albistegi laburpenak eta erreportaje edo elkarrizkarrizketaren bat soilik gazteleraz. Urteko aurrekontua eta Finantziazioa: U-BIT ekoiztetxearekin du elkarkidetza udaletxeak. Kamerak uzten dizkiete beren lanerako eta hauek UTBrako beharrezko diren erreportajeak egiten dituzte. Hedapena: Urnietako gunea. Baserrietara (% 85era) uhinez iristen da seinalea. Helburuak, erronkak: Emisioaren kalitate maila hobetzea. Edukietan hobetzea, lanketa bat izatea. Eta azkenik, bertan lan egiten dutenen diru sarrerak eta baldintzak hobetzea.

Zerrendara

 

 

 



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403