2.700 kilometro eginda, igandean helduko da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, 12:30 inguruan, eta mezu sekretua irakurriko du egileak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako txokoa, zikiro jana eta beste egongo dira.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
LapurdiMartxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.
U14 kolektiboak uztailaren 14an antolaturiko manifestazioan kalte materialak eragin izana eta Baionako erretreten erreformaren kontrako istiluetan parte hartu izana leporatzen diete. Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea eginen dute asteazken honetan, 12:30ean Baionako... [+]
Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]
Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.
2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]
Azkainen izan da Mattin Jauregi Egonarria saioko aurkezlea eta erlezaina, mundu horretan erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dagoela azaldu dio, erlezainik gabe galdu egingo dela. Zein oinarriren gainean lan egiten duen... [+]
40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]
Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]
Mobilizatzera deitu duten eragileek salatu dute Immigrazio Lege berriak ez diola erantzuten “erbestera behartuta doazenak modu duinean hartzeko betebeharrari”.
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]