Euskal Herria > Nafarroa > Lakuntza

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-08-02 | Hatortxu Rock

Ahaztezina izango zela esan genuen, eta ahaztezina egin dugu. Denon artean egingo genuela esan genuen eta denon artean egin dugu. Etxerako bidea eraikiko genuela esan dugu eta etxerako bidea eraiki dugu. Eta eraikitzen jarraituko dugu. Balorazio oso positiboa egiten dugu hilabeteetako esperientzia honetan. Indarrez eta arrazoiz pilatuta atera gara, lanean jarraitzeko asmoz.

Lakuntza kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Lakuntza
2017-07-26 | Xalba Ramirez
84 talde izango dira 20. Hatortxu Rocken

“Inoizko elkartasun jaialdirik handiena” egingo dute asteburu honetan Lakuntzan. Lau egunez 84 musika taldek osatutako kartelean, euskal eszenako talderik garrantzitsuenez gain, espresuki jaialdirako batu diren zazpi talde izango dira.


2017-07-04 | Hatortxu Rock
Hatortxu Rock 20, auzolana da gure altxorra
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Uztailaren 27tik 30era izango du Hatortxu Rockek 20. edizioa. Indarrak batuz, "euskal preso politiko, iheslari eta deportatu guztiak etxera ekartzeko, Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena" antolatu nahi dute.


2017-06-16 | Topatu.eus
Preso, iheslari eta deportatuen aldeko martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra, Gernikatik Lakuntzara

'Kalera, kalera' dinamikak antolatuta egingo dute udako kalera martxa, festa giroan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa zeharkatuko ditu ibilbideak, eta jaia ere izango dela jakinarazi dute.