EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du bermatuko herritarrek euskarazko zerbitzua jasotzea, ezta administrazioko langileek euskaraz lan egin ahal izatea ere. Eragileek kritikatu dute oldarraldi judizialaren aurrean ez duela babesik emango.

2024-01-04 | Jon Torner Zabala
Jende gutxiago dago langabezian, baina prekarietatea "pandemia" bilakatzen ari da

Hego Euskal Herrian, 2023ko abenduan urtebete lehenago baino 4.641 langabe gutxiago zegoela jakinarazi berri du Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Sindikatuek, dena den, datu horren itzalean dagoen errealitateaz ohartarazi dute. ELAk, adibidez, gogorarazi du lau lan... [+]


2023-12-07 | Gedar
Aste honetan greba egingo dute Gipuzkoako Lidleko langileek

Ostegunean eta larunbatean izango dira lanuzteak, Lidl supermerkatuetako beharginen lan-baldintzak hobetzearen alde.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Nafarroako UGT, CCOO eta CENen 400.000 euroko "azpijokoa"

Nafarroari dagozkion Lan Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioaren funtsen kudeaketa antolatzean, “agerian geratu da UGT eta CCOO parte izan direla dirua kobratzea eta banatzea bermatzen dieten pleguen prestaketan”, salatu du LABek.


Osakidetzako azpikontratetako garbitzaileek homologazioa lortu dute, ia 100 greba egunen ostean

Bost urte baino gehiagoz luzatu da borroka, eta 50 bilera baino gehiago egin dituzte. Enpresa esleipendunen eta Osakidetzaren blokeoa eta Poliziaren jarrera salatu dituzte, besteak beste.


EH Bilduren moderatze instituzionalak LAB darama berarekin, ELAren ustez

Ezaguna da ELAren eta LABen arteko harremanak ez direla onak azken boladan. Egoera ez da berria, eta ELAren ustez orain oztopo nagusiak hiru esparrutan dira: negoziazio kolektiboa, parte hartze instituzionala eta autonomia sindikala.


2023-06-09 | Ilargi Manzanares
Bermeoko 'Beti Euskal Herria' itsasontziko "esklabismoa" salatu du LABek

Sindikatuak salatu du Bermeoko baxurako arrantzako itsasontzia amarratua geratuko dela. "Egoera penagarrian" lan egiten zuten langileak kaleratu dituzte, aurretik informazio edo azalpenik jaso gabe. Beti Euskal Herria ontziko arduradunen jokabidea arrantza sektorearen... [+]


Hezkuntza Legearen inguruko desadostasunak agertu dituzte hezkuntza eragileek Gasteizko legebiltzarrean

Sindikatuek Eusko Legebiltzarrean plazaratu dituzte beren kezkak asteazkenean. Steilas, ELA eta LABek bakoitzak bere proposamenak egin arren, zehaztasuna falta salatu dute guztiek. Ikastolen Elkarteak ere bere egin du sindikatuen salaketa.