Oiolako urtegian bost ingurumen-arau hausten direla dio Europak

Urriaren 15ean eta 16an izan dira Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataformako kideak Europako Parlamentuan. Parlamentuko Eskaeren Batzordeko idazkari nagusiak adierazi du Barakaldoko udalak bost ingurumen-arau urratzen dituela urtegiaren kudeaketan.

Oiolako urtegiaren auzia Bruselara eraman dute hirugarren aldiz

20 pertsona inguru joan dira Bruselara Oiolako urtegiaren egoera aztertu eta neurriak hartu daitezen eskatzera.

Oiolako urtegia Barakaldoko ur-horniketatik deskonektatu dute, laugarrenez bost urtean

Joan den ostegunean Oiolako urtegia Barakaldoko ur-hornikuntzatik deskonektatu zuten. Hori egiten duten bosgarren aldia da, nahiz eta Udalak lindano kutsadura dagoenik ukatu. Alkatetzan dagoen PSEk prentsako iragarki batean argudiatu duenez, “urtegiko ur-maila berreskuratu arte” utzi diote bertatik hornitzeari.

Arau berriak EBko autoen emisioetarako

Irailaren 1ean Euro 6 araua sartu zen indarrean Europar Batasunean. 2009an Euro 5 ezarri zuen Europako Batzordeak: gasolinazko ibilgailuei oso muga zorrotzak ezarri zitzaizkien karbono monoxido, hidrokarburo eta nitrogeno monoxido emisioei dagokienez. Oraingoan diesel motorrei eragingo die...

EAEko Legebiltzarrera ere eraman dute Oiolako urtegiko lindanoaren auzia

Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataforma EAEko legebiltzarrean izan da asteartean. Plataformako bi kidek parlamentuan hitza hartu eta gainontzekoak elkarretaratzea egin dute kanpoan. Lindano fokua desagertu arte, Barakaldo, Sestao eta Alonsotegiko etxeetara Oiolako urik iritsi ez dadin eskatu dute

Plastikozko poltsen erabilera murriztea helburu Europan

Europar Batasuneko biztanle bakoitzak 200 plastikozko poltsa erabiltzen ditu batez beste urtean. Hainbat ikerketaren arabera plastikozko poltsa baten erabilera-iraupena 25 minutukoa da eta urtero kontsumitzen ditugun poltsen pisua 750.000 tonakoa da, hau da, 625.000 autok dutena beste. Poltsa...

Kutsadura zergaren alde elkartuko dira Baionan

Kutsadura Zergaren aldeko kolektiboak Baionan elkartzeko deia egin du, garraio enpresei “beraiek sortutako kalteak ordain ditzaten” eskatzeko.

Barakaldon eta Sestaon, urtebetez lindanoz kutsatutako ura kontsumitzen

Oiolako urtegia ur hornikuntza sarera birkonektatu zuteneko urteurrena bete zen asteartean. Sestao eta Barakaldoko milaka bizilagunek lindanoz kutsatutako ura kontsumitzen dute ordutik.

Azken hamarkadetako gas emisio handienek erregai enpresak boikotatzeko jarrera indartu dute

Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak inoiz baino bizkorrago ari dira hazten Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenaren arabera. Erregai fosilen industriari boikota egiteko deiak ere indarra hartzen ari dira.

Oiolako uren afera ikertzeko beharra azpimarratu du Europako Batzordeak

Oiolako Urtegia Deskonektatzeko Plataformak jaso du Europako Batzordeko bizi, ur eta airearen kalitateaz arduratzen den zuzendaritzaren erantzuna: gaia ikertuko dutela adierazi dute.

Oiolako urtegiko afera ulertzeko gako batzuk

Bertoko erakunde publikoek jaramonik egiten ez dutela-eta, Bruselaraino joan da asteon Oiolako Urtegia Deskonektatzearen Aldeko Plataforma, bere izenean adierazita dagoen aldarrikapena berretsi eta haren arrazoiak azaltzera. Atzo, martxoak 19, agerraldia egin zuten Europako Parlamentuko Eskakizun Batzordean.

Oiolako urak kutsatuta ote dauden eztabaidatuko dute Europako Parlamentuan

Bruselako Parlamentuan hitz egingo du Oiolako urtegia deskonektatzearen aldeko plataformak martxoaren 19an. Urtegia lindanoak kutsatuta dagoela salatu dute behin baino gehiagotan.

Matrikula bikoitidun autoak geldirik Parisen, kutsadurak behartuta

Zenbaki bikoitidun matrikulak dauzkaten autoek debekaturik dute astelehenean Parisko metropoli-eremuan zirkulatzea. Kutsadura atmosferikoa gutxitze aldera hartu du erabakia Frantziako Gobernuak.

Bideoa | Angelun zamaontzia bi zati egin zen unea

Herritar batek bere eskuko kamerarekin grabatu zuen atzo Angeluko kostan istripua izan zuen zamaontzia bi zatitan puskatu zen unea.

Naturaren Eskubideen aldeko Munduko Auzitegi Etikoa abiatu da

Urtarrilaren 17an egin zuen lehen bilkura Ekuadorren Auzitegi Etiko sortu berriak eta izadiaren kontra egindako bederatzi kasu salatu zituzten. Horien artean, Texaco enpresak Ekuadorren 103 milioi litro petrolio gordin isuri zituenekoa azaldu zuten, baita Australian dagoen munduko arreziferik handiena arriskuan dagoela kontatu ere.

2013ko datu klimatikoek beroketa globala baieztatzen dute, NASAk dioenez

Mundu osoko datu klimatikoak kontuan hartuta, 2013. urtea tenperaturak erregistratzen hasi zirenetik 7. urte beroena izan da. AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak aditzera eman duenez, epe luzerako beroketa globala baieztatzen duen beste datu esanguratsu bat da hori.

"Hil ala bizi Meatzaldean" liburua aurkeztuko dute gaur Muskizen

Durangoko Azokan ARGIAren saltokian erosteko aukera izan zen, baina ofizialki gaur aurkeztuko dute, Muskizko Meatzari antzokian eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Hil ala bizi Meatzaldean/Vivir o morir bajo las chimeneas. Meatzaldea Bizirik talde ekologistaren ekimenez idatzitako liburua da, egile askoren eskuek ondutakoa. Azken hamarkadetan Petronor ondo-ondoan eduki izanak muskiztarrei zer (kalte) ekarri dien agertu gura dute lanaren sustatzaileek.

Aireko kutsadura: europar legediaren zentzugabekeria agerian berriz ere

The Lancet aldizkari errespetagarrian argitaratu berri dute ikerlana, eta horrek ospe handiagoa ematen dio esandakoari, baina ez pentsa sekulako errebelazioa denik Europar Batzordeak bere legedian ezarritako mugek ez gaituztela behar bezala babesten aireko kutsaduraz.

Kutsadura Zergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboa sortu da Baionan

Aste honetan, hainbat elkarte, erakunde eta sindikatutako 30 ordezkarik Baionan aurkeztu dute taldea. Kutsadura zerga, ekozerga deitua, ezartzea aldarrikatuko dute.

Txapapoteak justizia ito du

Ez du inork ordainduko. Prestigeren epaiak erantzukizunetik salbuetsi du Espainiako Estatua, eta Apostolos Mangouras ontziko kapitaina besterik ez du zigortu, “desobedientziagatik”. Eztabaida bizia piztu duen sententziak ez du hondamendiagatiko kalte-ordainik ere ezarri.

Lapurdiko itsasoko uren kalitatea zalantzan

Ipar Euskal Herriko Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Kolektiboak (CADE) itsasoko uraren egoeraren gaineko txostena aurkeztu du. Uretan koipe eta garbigarrien arteko nahasketaz ohartarazi du dokumentuak.

Berotze globalaren errua 90 enpresak dute nagusiki

90 konpainiak isurtzen dituzte berotze globala sortzen duten emisioen bi heren. Petrolio, gas edo karbono ekoizleak dira enpresa gehienak. 

Prestige auziaren epaia eta Espainiako Estatuaren helegite hipokrita

Prestige auziaren epaia ezagutu eta bost egunera, azaroaren 18an, Alberto Núñez Feijóo Galiziako presidenteak iragarri zuen Estatuko Abokatuak haren aurkako helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean.

Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete

Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa.

Agustin Bocos: "Ez ahaztu gauetan wi-fia itzaltzea"

Agustin Bocos ingurumen abokatua da, kutsadura elektromagnetikoan aditua, Soinuaren Kontrako Juristak elkartearen sortzaileetakoa eta ingurumen zuzenbideko masterreko irakaslea. La Vanguardia hedabideko La Contra sailean elkarrizketa egin dio Ima Sanchis-ek eta wi-fi-ari buruz galdegin dio.

Nunca Máisek Gorenera jo dezake Prestige auziaren zigorgabetasunaren aurrean

Prestige petrolio-ontziko hondamendiaz 11 urte igaro direnean itxi da auzia, errudunak salbuetsita. Coruñako lurralde auzitegiak eman du azken ebazpena eta erantzukizunik gabe utzi ditu ingurumenaren aurkako delituagatik akusatutako hiruak eta Espainiako Gobernua bera, kalteak ahalik eta txikienak izan zitezen egoera "zuzen" kudeatu zuela argudiatuta.

Etxe barruko kutsaduragatik kezkatuta

Orain hamabost urte ezagutzen ez zen kutsadura mota bat gero eta gehiago zabaltzen ari da :etxeko kutsadura. Gero eta denda gehiagotan ikusten dira inguruan usain goxoa sortzeko substantziak, hala nola, hainbat motatako argizariak, intsentsuak edota ponpa bidez tarteka-marteka likido...

Europako biztanleriaren %90 baino gehiagok aire kutsatua arnasten du

Europarren %90 baino gehiago Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ezarritako aire kutsadura mugak gainditzen diren lekuetan bizi da, Europako Ingurumen Agentziak (EIA) argitaratutako txostenaren arabera. 2002tik 2011ra arteko datuak neurtuz argitaratutako lana da, eta airearen urtea denaren baitan kaleratu da.

Azken 20 urteetan %22 igo da Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaren artifizializazioa

Zierbena eta Muskiz dira Bizkaiko eta Gipuzkoako kostako puntu beltz nagusiak. Bizkaian kostaldearen %16 dago porlanez estalita eta Gipuzkoan %13, Greenpeacek argitaratutako txosten batek dioenez.

Elementu ezinbestekoena merkatuaren jomugan

Neoliberalek bataila bat galdu dute Europan, Michel Barnier komisarioak onartu duenean ur hornidura pribatizazio planetatik kanpo uztea. Milioi eta erdi sinaduraz goiti bildu dituzte ura zerbitzu publiko eta giza eskubidetzat aldarrikatzen dutenek. Gerran segitzen dute, ordea, uraren jabegoa bereganatu nahi dutenek.
Multimedia

2014-07-21  |  Kutsadura

Azken balea

Guillermo Ganuzak egindako ilustrazioekin La Pecera Creativa enpresak zabaldutako lana.

2013-10-09  |  Kutsadura

Alternatiba 2013, alternatiben herrixkaren eguna iruditan

2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba...

2013-02-01  |  Kutsadura

Gizona (Steve Cutts)

Londresko Steve Cutts ilustraziogileak egindako bideoa. Kapitalismoaren arabera moldatutako egungo gizakiaren estereotipoari, ironiaz betetako kritika zorrotza.

2012-11-15  |  Kutsadura

Ilha das flores - Loreen uhartea

Brasileko film labur hau, 1989an egin zuen Jorge Furtado zuzendariak. Berlineko 1990 jaialdian film labur onenaren saria irabazi zuen, eta garaiko egoera islatzeko asmoa bazuen ere, gaurkotasunik ez du galdu urteotan ospea hartu duen film honen mezuak. Zuzendari eta gidoilaria: Jorge...

2012-01-27  |  Kutsadura

Etorkizuna erraustuz

Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresak hondakinak erraustu nahi ditu, eta horrek alarmak piztu ditu Sakana, Goierri, Ameskoa, Lizarraldea eta Arabako Lautadan. Aditu ezberdinei egindako elkarrizketen bidez, dokumental honetan aktibitate honek pertsonen osasunarengan eta ingurunean duen...

2011-03-30  |  Kutsadura

E-zaborra, pozoi teknologikoa

Mendebaldeko herriok sortzen dugun zabor elektronikoa ez da desagertzen. Gehiena Ghana bezalako herrietara mugitu garraiotzen da bertan ustel dadin. Egoera ekonomikoak behartuta guretzat zaborra dena beraiek berrerabiltzera kondenatuarazita.

2011-02-23  |  Kutsadura

Oxigeno 0

Munduko hamabi erreka kutsatuenetakoa da Riachuelo. Buenos Airesen dago eta honen oxigeno kopurua %0 da. Hori inguruan dituen 4100 fabrikek bertara zaborra botatzearen ondorio ere bada.

2010-11-09  |  Kutsadura

"Motxo"ren istripua, egunez egun

Baleike.com Zumaiako herri komunikabideak ostegun goizean hasi eta larunbat eguerdira arte grabatutako bideo irudiekin gertaeren egunez eguneko pelikula osatu dute.

2010-03-10  |  Kutsadura

Zabor mendietako bizitzak

Zakarra azkenaldiko eztabaidagai nagusi bilakatzeak ondorio garbi bat dakar: baztertu, estali eta ezkutatu dugun errealitatea gainera etorri zaigu, alferrikakoa da ezikusiarena egitea. Hondakinak tonaka sortzen ditu gizakiak, eta horren lekuko, zabortegi erraldoietako bizimoduaz Joseba Zabala...

2009-12-22  |  Kutsadura

Petronor vs herritarrak

Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun “deserosoa” alboan edukitzera, enpresak URF edo koke planta egiteko asmoa agertu zuen arte. Hori izan da hautsak, oraingoak eta aspaldikoak, erabat harrotu dituen haizea. Polemikak adar asko...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys