AEB-Kuba harremanak normaltzeko akordioa: historiak oroituko dituen egunkarien azalak

Barack Obamak eta Raul Castrok jakinarazi dute AEBen eta Kubaren arteko harremanak normaltzeko akordioa adostu dutela. Obamak onartu du 53 urte luze dituen "blokeo" politikak porrot egin duela. Nazioarteko zenbait egunkariren azalek albistea nola islatu duten jaso dugu.

Kuba ebolaren aurkako borroka gidatzen, Mendebaldeak bere mugei begiratzen dien bitartean

165 osasun langile kubatar iritsi dira joan den astean Sierra Leonara, 461 pertsonako taldearen lehen txanda. Bitartean, herrialde aberatsek segurtasuna eta birusa beraien mugetan ez hedatzea dute jomugan.

Kubako politikan eragiten saiatu dira AEBak, HIESaren kontrako programen aitzakian

AEBetako Estatu Departamentuak onartu du osasun eta gizarte-programak erabili dituztela Kubara gazteak bidaltzeko “praktika demokratizatzaileak” sustatzera. Programek “gizarte zibila indartzea eta kubatarrek informazio gehiago eskura izatea” ahalbidetzen zutela argudiatu dute.

Kubako blokeo ekonomikoak "ez du zentzurik", Googleko presidentearen ustez

“Herrialde bat modernizatzeko modurik onena adierazpen-askatasuna sustatzea eta smartphoneak eta informazio erremintak kubatarren eskura jartzea da”. Horixe idatzi du Eric Schmidt Google enpresako presidenteak sarean Kubara egindako bisita baten ondoren.

Latinoamerikako pelikula onenen zerrenda

Urte hasieran, IMDb-ko lan-taldeak Latinoamerikako herrialde bakoitzeko film onenen zerrenda zein den erabakitzeko botazioa jarri zuen abian. Zerrenda osatzen duten film gehienek Latinoamerikako gizarteek sufritzen duten biolentzia erakusten dute era gordinean.

Kubako hezkuntza munduarentzat eredu dela dio UNESCOk

UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko kide Miguel Jorge Llivinak adierazi duenez, herrialde garatuekin alderatuta Hezkuntza Denontzat txostenaren helburuak aurrera ateratzeko Kubak lortu dituen adierazle altuengatik eredugarria da herrialdeko hezkuntza sistema.

"Antifrankistoi bizkarra eman zigun Castrok"

Iraultza kubatarraren hasi-masietan Castro eta Che Guevararen taldeari lagundu zion 50eko hamarkadan Mexikon. Franco diktadorearen aurka huts egindako atentatua antolatu zuen 1962an Donostian. Egun, Octavio Alberola Suriñach anarkistak (Alaior, Balear Uharteak, 1928) castrotarrak gogor kritikatzen ditu eta oroimen historikoaren defendatzaile sutsua da.

Guantanamok bost urte daramatza
noiz itxiko zain

Bost urte dira Barack Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du. 2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.

Kubatarrak maisu behar gorriaren teknologietan

Kuban izan diren guztiek kontatu dituzte han herritarrek egunero behar dituzten tresnak sortu, konpondu eta bizirik atxikitzeko daukaten modu guretzat bitxia. Espiritu karibetarra dela, beharrak kitzikatzen duen irudimena, blokeo ekonomikoari aurre egin nahia... Ernesto Orozak esplikatu du Kubaren 50 urteotako historiaren baitan.

Moneta bakarra izango dute Kuban

Moneta sistema dualarekin bukatzea erabaki du Kubako Gobernuak. Bi moneta edukitzeak ekoizpena oztopatu, eta kontabilitatea zailtzen du, Exekutiboaren ustetan.

"Jenderik gabe ez dago sozialismorik"

Inbidia ematen didate bi lagunen aurrean, 200.000ren aitzinean bezainbateko suhartasunez hitz egiten dutenek. Inbidia, “para nosotros siempre es 26” kantatuz bizi direnek.

Argentinako diktaduran hildako diplomatiko baten gorpuzkinak itzuli dizkiote Kubari

1976an hil zuen Triple A talde paramilitarrak Jesús Cejas Arias gaztea. Argentinako Gobernuak gorpuzkinak itzuli dizkio Kubako enbaxadari eta omenaldia egin diote. Egun gutxi barru Kubara eramango dute.

Marta Harnecker, Latinoamerikako ideologo marxista nagusietako bat, Donostian izango da

Donostiako Kursaalen hainbat hitzaldi izango dira ekainaren 6an eta 7an herritarren partaidetzaren inguruan. Hizlarien artean daude Theo Schiller, Demokrazia zuzenaren inguruan aditu garrantzitsuenetako bat, eta Marta Harnecker, Latinoamerikako esperientzia sozialak ikertzen eta zabaltzen lan handia egindakoa.

Guantanamon, 100 egunez gose greban

Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.

100 preso baino gehiago egon litezke gose greban Guantanamon

AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.

Raśl Castrok kargua utziko du 2018an

Kubako Asanblada Nazionalak Raúl Castro presidente hautatu du hurrengo bost urtetarako. Adierazi duenez, kargua legealdiaren amaieran utziko du, 86 urte dituela. “Etorkizunera begira” urratsak eman ditu Castrok eta 52 urteko Miguel Díaz-Canel hautatu du lehen presidenteorde.

Aberria eta askatasuna

Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua  argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh Thomasen aburuz.

Kubak ez du reggaetoia debekatuko

Mundu osoko hedabideetan zabaldu da Kubako gobernuak reggaetoia debekatuko duela. Baina egia al da? Cubainformacion.tv webgunearen bideo honek argi apur bat jartzen du gaiaren inguruan.

Apokalipsi nuklearra abiatuko zuten hitzak prest zeuzkan Kennedyk

Mundua hondamenditik uste baino gertuago egon zela erakusten dute Kubako Misilen Krisiaren 50. urteurrenean argitaratu diren dokumentuek. John Fitzgerald Kennedyk prest zeukan irlaren inbasioa iragartzeko diskurtsoa, bere anaiaren artxiboko materialen arabera.

"Monopolio mediatikoari erresistentzia egiteko baliagarri dira irrati komunitarioak"

Elkarrizketa: Hartzea Lopez Arana Baimen legalik gabeko ehunka irrati daude Hego eta Erdialdeko Amerikan. Irrati komunitarioak dira, "erresistentziaren ahotsak". Maia, garifuna edo gaztelania hizkuntzetan, herrien nortasunen eta aldaketa sozialaren bozgorailu dira. Batzuek Comunicador@s Populares por la Autonomia (COMPPA) elkartearen lankidetza jasotzen dute. Elkarte horretako kide dugu Tim Russo.

Fidel Castro hil dela zabaldu zen sarean, berri ofizialik ez

EZ ARGITARATU   Gauerdia baina minutu gutxi lehenago, Kubako agintari eta komunismoaren sinboloetako den Fidel Castro hil dela zabaltzen hasi da sarean. Oraindik zurrumurruak besterik ez dira, inongo ohar ofizialik ez baita helarazi.

"Garapen jasangarria sozialismoaren bidetik bakarrik da posible"

Euskadi-Cuba elkarteko komunikabideen arduraduna da Jose Manzaneda. Joan den astean Kubako ekonomiaren zenbait alderdiz mintzatu zen, EHUren Udako Ikastaroen barruan, Bilbon antolatutako Irudiak deshazkunderako/Telebista, internet, zinea mintegiaren karietara. Hitzaldia eman baino egun batzuk lehenago eskaini zigun elkarrizketa hau.

"Erbestea inposatu ziotela transmititu zigun aitak"

Gotzaina da Kubako Holguin eskualdean. Erbesteratze politikoaren ondorio da, aitak atzerrira bidea hartu behar izan baitzuen Espainiako gerra inzibila eta gero. Bost anai-arrebaren artean, kubatar hazi zen, baina ez ditu saltzekoak aita-amak erakutsitakoak.

"Sozialismoa babesteko" neurriak adostu ditu Kubako Alderdi Komunistaren Kongresuak

"Sozialismoa babestu, zaindu eta hobetu; eta ez inoiz utzi erregimen kapitalista itzultzea". Idei horien inguruan, sozialismoari uko egin gabe garapen ekonomikoa bermatzeko asmoz, 1959 iraultzatik emandako aldaketa sakonenak onartu ditu azken egunotan Habanan bildu den Kubako Alderdi Komunistaren VI. Kongresuak. Atzo Fidel Castro presidente ohia agertu zen ustekabean bilkuraren amaiera ekitaldian, eta txalo zaparrada beroa jaso zuen.

"Leningraden ginen neskatiloi errenditzeko eskatzen ziguten alemanek"

Gerrako haurra Habana itsasontzian sartu zuten 1937an, Espainiako Gerra Zibiletik ihesi. Errusian, Lehen Mundu Gerrak harrapatu zuen eta han Leningradeko (gaur egungo San Petersburgo) blokeo beldurgarria ezagutu zuen. 1961ean, Kubara heldu zen Barakaldoko haurra, bizi berri bat eginez Habanan.

Repentistak, payadoreak eta bertsolariak elkarrekin ariko dira

Uruguaiko payadoreak, Kubako repentistak eta Euskal Herriko bertsolariak batera ariko dira Bilbon, Gasteizen, Gernikan, Donostian, Durangon eta Iruñean. Inprobisazioa dute guztiek ikur. Hilaren 29an egingo dira aurreneko bi emanaldiak: Gasteizko Bibat museoan Mariela Acevedo eta Gabriel...

"Che justizia-egilea ezagutu nuen, edonor hiltzeko gauza zena"

Habana. Casa Blanca auzoa. San Carlos de La Cabaña gotorlekua, XVIII. mendeko eraikuntza. Parke historikoa, hainbat museo ditu barruan. Gaueko 9etan, tiro burrunba, “9etako kanoikada”, garai batean ordu horretan ixten zirelako hiriko ateak. Oroigarri bat... Haren beste alderdia ezagutu zuen Javier Arzuagak.

Kubako turista akzidentala

Udan bi milioi pasatxo turista izan da Kuban. Beste herri guztietan ez bezala, gehienak iritzi-emaile eta aditu bilakatu dira etxera itzulitakoan. Ez ikusitako paisaiaz eta patxada ederrean dastatutako gastronomiaz edo kulturaz. Egun batzuk hoteletik hondartzara igaro, malekoian buelta erdia eman, nahikoa izan dute gehienek Kubako sistema sakonki ezagutzeko, Kubak dituen gaitzak antzemateko, eta lau haizetara zabaltzeko. Behin etxera itzulita, berehala aurkitzen baitu bidaiari horrek Kubaz aldez aurretik hedatuta zeuden aurreiritziak argitaratzeko aukera emango diona.

"Oraingo euskaldunak hiltzen direnean, akabo"

Euskal Herritik Amerikara etorri ziren, zuzenean eta artzain. Zenbait, pilotaren bidetik sartu zen. Horixe da Inazio Olarreagaren kasua, Italiatik, Kubatik eta Miamitik barrena heldu baitzen Nevadara.
Multimedia

2011-11-04  |  Kuba

Hego Amerika motoz, Cheren bidetik

Angel Cuerdok eta Fabiola Jubinek lau hilabetetan lurralde hauetan barrena motorrez egindako bidaia kontatzen dute, Che Guevarak orain dela mende erdi egindako ibilbidea oinarritzat hartuta. Iturria: eitb.tv

2009-11-03  |  Kuba

Kuba: Eguneroko iraultza

50 urte igaro dira Camilo Cienfuegos eta Che Guevararekin batera Fidel Castroren tropek Batistaren gobernua garaitu eta Kuba osorako estatu iraultze sozialista aldarrikatu zutenetik. Egun, 2009an, Kubako gizarteak etengabeko egokitzapenean murgildurik darrai. Erregimen sobietarren osteko aro...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys