Ekonomia > Langile borroka > Korrika prekarioa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-02-28 | Dani Blanco

'Correscales’ korrika herrikoiak prekaritatearen ertz guztiak salatu ditu Bilbotik Bartzelonara bidean. Otsailaren 19an Donostian izan zen eta udaletxean prestatutako harreran hitz gordinak eskaini zizkieten udal agintariei, eta bereziki Eneko Goia alkateari: “Non zineten gu krisiaren gordinean lanik gabe ginenean? Zorteko zarete prekaritatea etxeko ateen atzean ezkutatu izanaz, baina honezkero badakigu ez gaudela bakarrik. Jendea lotsa galtzen ari da, aldez aldatu eta zuena... [+]

Korrika prekarioa kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Korrika prekarioa
Sakonean
2016-02-17 | ARGIA
Korrika Prekarioaren jarraipena elkarlanean Ahotsa, Arainfo, La Directa eta ARGIAk

Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileek abiatutako borrokari Euskal Herriko, Aragoiko eta Kataluniako dozenaka herri eragile batu zaizkio. Elkarlanean egingo dugu jarraipena ondorengo hedabideok: ARGIAk, Ahotsak, Arainfok, La Directak.


2016-02-10 | Zebrabidea
Langile borroka bat azpikontratazioaren aurkako mugimendu bihurtzear

Prekaritatearen aurkako Correscales lasterketak Bilbo eta Bartzelona batuko ditu otsailaren 18tik 22ra bitartean. Movistar telefono konpainiako langileen iazko grebari lekukoa hartuta, erresistentzia kutxa bat eratzeko asmoa dute.


2016-01-27 | Jon Torner Zabala
Bilbotik Bartzelonara prekarietatearen aurka "korrika"

Marea Urdina mugimenduak, Movistar enpresako langileek osatua, prekarietatearen aurkako "errelebo-lasterketa" egingo du otsailean, Bilbo eta Bartzelona lotuko dituena: Correscales. Asteazkenean aurkeztu dute ekimena Bilbon.


Bilbotik Bartzelonara “Korrika” prekarietatearen aurka

Apirilean egindako 80 egun inguruko grebaren ostean, Movistar-eko langileek osatutako Marea Urdina elkarteak egitasmo berri bat atondu du: prekarietatearen aurkako Korrika moduko bat egitea, Bilbo eta Bartzelona lotuz. Guztira 674 kilometro etenik gabe egingo dituzte, otsailaren 19, 20 eta 21ean.