ANALISIA
2024-03-18 | Leire Artola Arin

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.

2024-03-14 | ARGIA
Ikusi 23. Korrika, zuzenean

Martxoaren 14an hasi da Korrikaren 23. edizioa Irunen, eta Baionan amaituko da hilaren 24an, eguerdian. Euskal Herria alderdik alde zeharkatuko du euskarak. Ehunka herri igaroko ditu, 2.700 kilometro. 24 orduz, etenik gabe, eskuz esku ibilian arituko da lekukoa.


2024-03-14 | ARGIA
Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuta abiatu da 23. Korrika, 'Harro Herri' lelopean

ARGIA.eus webgunean ikusgai egongo da 24 orduko zuzeneko jarraipena. Unean uneko kronika eta elkarrizketak ere eskainiko ditugu, euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan, Irundik Baionaraino. Azterketak Euskaraz ikasle, irakasle eta gurasoen kolektiboa... [+]


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


Korrika larunbatean abiatu da Nafarroako Lokizaldean

Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-03 | Cira Crespo
Ane Elordi, Korrika-ren koordinatzailea
“Bakoitza gure ezberdintasunetatik, baina batzen gaituena euskara da”

Korrika, euskararen aldeko ekitaldi erraldoiena, iristear dago, eta Ane Elordi (Zornotza, 1991) dugu antolaketa-lan izugarri honen koordinatzaile. Bileraz bilera dabilen honetan, hizketarako tarte bat eskaini digu eta, besteak beste, Korrikak Euskal Herriarentzat, nahiz AEK... [+]


Maria Rivero
"Umorea oso maskulinoa da oraindik, gauza asko aldatu beharra dago arlo horretan"

Korrika Kulturalaren eskutik, Olatz Beobidek zuzendutako eMcumeak umorezko obra taularatuko dute Maria Riverok eta Itxaso Payak asteartean, 19:00etan, Antsoaingo Antzokian.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


2024-01-22 | Lander Garro
Oihaletxea
MULTIMEDIA - dokumentala

Azterketak Euskaraz kolektiboa zer den, zergatik sortu zuten eta zer dinamika duen kontatzen du dokumentalak. Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jaso ditu Lander Garrok AEKrentzat eta Korrikarentzat egindako lana.

Zuzendaria: Lander Garro[+]


2024-01-11 | Leire Artola Arin
Noiz pasako da Korrika zure herritik?

AEK-k ikusgai jarri du 23. Korrikako ibilbidea, eta otsailaren 1etik aurrera irekiko du kilometroak erreserbatzeko aukera. Martxoaren 14tik 24ra egingo dute euskararen aldeko kontzientzia suspertzea helburu duen ekimena, eta egun hauetan pasako da hiriburuetatik: 15ean Maule eta... [+]