Niretzat Talaios kooperatibaren eta Olatukoopen bitartez kooperatibismoan eta ekonomia eraldatzailean jardutea zer den galdetzen didatenean, erantzuten dut izan dela lanaren eta kolektiboaren bitartez emantzipaziorako bideari ekiteko aukera. Eta bide horretan, oso garrantzitsua izan da KoopFabrika eraikitzen jardun izana lankide eta kooperatiba askorekin, baina baita unibertsitateetako GEZKI eta LANKI ikertegiekin ere. Guk sorreran izan ez genituen formazioa, bide-laguntza eta saretzea,... [+]

Coopcycle Euskal Herria, bizikletaz banatu modu jasangarrian

Ziklo-logistikarena sektore oso txikia da oraindik Euskal Herrian, baina forma apur bat hartzen ari da azken urteotan. Oraintsu, adibidez, CoopCycle Euskal Herria sortu dute.


IRITZIA
Maitasun kooperatiboaz

Mikel Martin Conde herrikide eta burkide maitea betirako agurtu dugu artikulu hau idazten hasi berritan, eta tristura kolektiboa herrian zabaldu bada ere, penarekin batera Mikelen bizitza eta borrokak ospatzeko aukera eman digu. Erakutsi digu borroken ebakipuntuetan etorkizun... [+]


Ziclo-P: Glovoren alternatiba etikoa

Ziclo-P kooperatibako kide Leire Rodriguez Metropoli Forala saioan izan dugu hiri garraiobide jasangarriaz, solasean. Bizikleta erabiltzen dute haien banaketa lana egiteko.


2023-02-08 | ARGIA
Entzute metodologia: lehenik ingurukoen kezkak eta beharrak zein diren jakin, eta gero lanari ekin

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak antolatuta,  entzute prozesuen inguruan jardungo dute asteazken honetan Hernanin. Enpresa, kooperatiba eta ekintzaileentzako formazio saioa izango da: "Hartzen al dugu tarterik gure inguruari entzuteko?",... [+]


Ekoizpen kooperatibak sozialismoan eta Eibarko Alfaren kasua

“Beharginentzako gomendioa da, kontsumo kooperatibetan baino, ekoizpen kooperatiben sustapenean murgildu daitezela. Lehenak egungo sistema ekonomikoaren azala bakarrik ukitzen baitu, besteak oinarrian erasotzen duen bitartean”. (Lehen Internazionalaren lehen... [+]


ULMAk eta Oronak Mondragonetik irtetea erabaki dute, bazkideen gehiengo zabalak babestuta

ULMAko bazkideen %80k babestu du Korporaziotik irtetea, eta babes zabalarekin ere Oronak: %70 ateratzearen alde bozkatu du.


Taldetik irteteko bozketaren bezperatan
Mondragoneko buruek gogor hitz egin dute Ulma eta Oronaren kontra

Abenduaren 16an egingo dute Ulmak eta Oronak Mondragon Taldetik irteteko bozketa, eta aurreko egunetan, Mondragoneko buruek EiTBren hedabide publikoen bidez mezu gogorrak jaurti dituzte bi kooperatiben jokabideaz: "Mondragon eurek gabe ere ondo joango da", adierazi du... [+]


Herri kooperatibek eraldaketarako eta burujabetzarako duten garrantzia mintzagai KoopFabrikan

Lurralde bateko beharrizanei herri kooperatiba eta kooperatiba komunitarioen bidez nola erantzun aztertuko dute Donostian KoopFabrikak antolatutako saioan. Ekintzailetza sozial eraldatzailea bultzatzea helburu duen programak jadanik zabalik du ikasturte honetarako eskolan parte... [+]


2022-11-30 | BDS Koop
Aitor Bengoetxea Odriozola. Kulturaz Azpeitiko kultur kooperatiba
"Ateak ireki genituenean herriak gogotsu erantzun zuen eta kultur olatu interesgarri bat sortzen hasi zen"

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibako kide da Aitor Bengoetxea Odriozola. Kooperatibak kudeatzen duen Dinamoa Sormen Gunean elkartu gara berekin, kulturaz, kudeaketa-ereduaz eta lankidetza publiko-komunitarioaz hitz egiteko.


Oronak ere abenduaren 16an egingo du batzarra, Mondragon taldetik irten ala ez erabakitzeko

Duela egun gutxi Ulmak iragarri bezala, Oronak ere ez ohiko batzarrean erabakiko du Mondragon taldearekin hemendik aurrera izango duen harremana. Hernaniko kooperatibak ere salatu du bere bazkideak "presioak" izaten ari direla eta "errespetua" eskatu dio... [+]