Ty Segallek Donostia bere egin zuen

Astelehena eta aretoa kartoletaraino beteta. Zerbaitengatik da. Ty Segall sasoian dago, ezin emankorrago diskoetan –urtero bat gutxienez, gehiago ez badira– eta lehenbiziko taldea sortu duen nerabearen ilusioarekin taula gainean.

Hotza kentzen duten norvegiarrak

Gasteizen jo ondoren iritsi ziren Berako Kataku ostatura Beezewax norvegiarrak, Euskal Herrian egin duten bira txikiko bigarren zitan (hirugarrena Iruñean dute ostiralean). Kontzertuaren kronika eskaintzen dizugu.

'Ruralismo postmodernoa' Jazpana festibalean urriaren 24an eta 25ean Beasainen

Urriaren 24an eta 25ean egingo da Jazpana! festibalaren seigarren edizioa Beasainen. “Ruralismo postmodernoa” azaleratu asmoz, musika protagonista izango den kartel oparoa gertatu dute.

Musika uholdea Arrasaten, Elkartasun Egunean

2006an estreinakoz antolatu zenetik, Arrasaten urteroko hitzordua da euskal presoen eta errefuxiatuen aldeko Elkartasun Eguna. Eskema ez da inoiz aldatu; beti musika izan du aldarrikapenaren bitartekari nagusi. Aurten ere 20 musika talde arituko dira, irailaren 13an, herriko beste horrenbeste tabernatan. Horrez gain, umeen gunea, bazkaria eta Gaztetxeko emanaldi erraldoia ere prestatu dituzte.

19. mendeko alaitasuna

Larunbatean itzuli zen La Bohème, operarik donostiarrena (XIX. mendeko Parisen gertatzen da, hamabostaldian gehien errepikatu den opera, bertan erretreta eta danbor nagusia ere aipatzen dira…).

"Laboaren Uztaila" emanaldiak Usurbilen, gaztetxearen eskutik

Uztailaren 10, 17, 24 eta 31n kontzertua eskainiko dute lau bakarlarik Usurbilgo Mikel Laboa plazan, musikariaren izena daraman programaren baitan. Herriko gaztetxeak antolatu du zikloa.

Andoaingo 7. Rock Jaialdiak The Bellrays ekarriko du

Rocka baina batik bat zuzeneko musika maite dutenentzat ia saihestezin bilakatu da ekainaren erdialdera finkatutako hitzordua. Herriko udalak sustatua, goi mailako sei talde bilduko ditu Nafarroa Plazara, 18:00etan hasita. Itsasoaz haraindikoak The Bellrays, Woggles eta Kid Congo & the Pink monkey birds estatubatuarrak eta The Ape australiarra. Bertakoak, berriz, The Lookers eta Bakelite.

Hombre Malo, basapiztia ipartarrak

Ilun, hotz eta bortitz, astelehenean Erandioko Sentinel aretoan bildu ginenoi barrenak hausterainoko zaplaztekoa eman zigun talde norvegiarrak.

Urdangarinen kontzerturako sarrerak, 9 euroan ARGIAn

Mikel Urdangarin musikari zornotzarrak apirilaren 5ean Oiartzungo Pagoa aretoan emango duen kontzerturako sarrerak 9 euroan daude salgai ARGIAn. 6 euroko beherapenarekin eskura ditzakezue, beraz, 943 37 14 45 telefonora deituta, edo denda@argia.eus helbidera idatzita.

Nola bizi hala kanta

Angelu zoko arrotza da euskaraz bizi garenontzat. Joxean Arbelaitz kultur eragile oiartzuarrarentzat baina, Euskal Herrian ez dago zoko baztergarririk. Angeluko Quintaou auditorium paregabea mukuru bete zuten Egunsentiaren kantak kontzertuaren emaileek. Gure Ipar eta Hego aldeak batzen dituzten musikariak dira, badira haratagotik jinak hala ere.

Mugatik

Otsailaren 17an, Amets Arzallus bertsolariak eta Joxan Goikoetxea musikariak Bilboko Arriaga antzokian Mugatik ikuskizuna estreinatu zuten. Ehun pertsona inguru gerturatu ziren “Literatura eta musika euskaraz” zikloaz gozatzeko asmoz.

Hermana Raya, dream team bat Lou Reed omentzeko

“Gau perfektua” iragarri dute meteorologoek Bilboko Kafe Antzokian ostiralerako: Lou Reed omentzea aitzakia hartuta Sonic Trash, We Are Standard, Rafael Berrio, Mursego, Petti, Kirmen Uribe eta Hermana Raya elkartuko dituzte agertokian.

Oskorrikasko!

Kontzertuak iraun dituen 100 minutuetan ohartu naiz, konturatu gabe zenbat eskeini didan Oskorrik, eta zenbat eman digun euskaldunoi, euskal kultura maite dugunoi.

Pontes ez, baina zubia bai

Aspaldi halako batera joan gabe. Groseko kafetegi erraldoi horretan ohi baino euskara gehiago, pertsonalitate zenbait eta gau musikatu bati ekiteko prest zegoen jende ugari. Denok Kursaaleko kubo handian sartu eta Sortuko Dira Besteak emanaldiaz gozatzeko irrikaz, Dulce Pontesen ahots...

Esperimentuak

Fitxa: Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Fernando Velázquez. Lekua: Gasteizko Principal Antzokia. Data: abenduaren 12a.

Udalaren debekuaren aurrean Manifestibalerako deia Udazkenfestek

Udazkenfest jaialdiko antolatzaileek, Gasteizko Udalaren debekuari aurre egiteko, Manifestibalerako deia egin dute, ostegunean, 19:30ean Bilbo Plazatik abiatuta. Ondoren, kontzertuak eta elkartasun gaua ospatuko dira Gaztetxean. “Sorpresa ugari eta irribarrea aurpegian” izanen dutela iragarri dute antolatzaileek eta Gasteiz elkartasunez betetzeko gonbitea luzatu dute.

Hellfest, day three: Hellmuga

Korn taldeak eman zuen kontzertuarekin zoraturik bueltatu nintzen ohera ni, baina argi geratu zen gainontzekoentzat Kiss izan zela larunbateko jaun ta jabe. Bederen denok bat gentozen kontu batean: Anselmok eta Down taldeko lagunek emanaldi aparta eman zuten.

Ekimen txalogarria

Sputnik 13 Bonberenea Ekintzak, 2013

20 urteko ibilbide oparoa ospatuko du Psilocybek larunbatean

Willis Drummond, Atom Rhumba eta Guadalupe Plata taldeen kontzertuekin ospatuko du Hondarribiko Psilocybe musikal elkarteak 20. urteurrena, datorren larunbatean. 21:00tan hasiko da doakoa izango den emanaldia. Elkartearen inguruko erreportajea argitaratu du Juan Gonzalez Andrések Noticias de Gipuzkoan.

Lou Topet Donostiako Altxerrin

Lou Topet talde zarauztarrak urrian argitaratuko duen diskoa aurre-estreinatu zuen uztailaren 30ean Donostiako Altxerri tabernan.

No More Tour

Fermin Muguruzaren No More Tour birak azken geldialdiak eskainiko ditu abuztuan, 30ean Miarritzeko Atabal aretoan, eta 31n Tolosako Bonberenean. Berrogeita hamar agerralditik gora egin ditu munduan, batzuk gugandik gertu –Ondarroa, Durango, Donostia, Lekorne, Bilbo, Irun, Atarrabia–,...

Euskal Herriko musikaren testigantza grafikoa

Kontzertu ugarik utzitako momentu ahaztezinak bildu zituen Jon Urbek, Ikor Kotx ezizenez. Begiak, senak eta abileziak ehizatutako 200 bat une dira, Gaztelupeko Hotsak-en KajoitxuBaltza sailak argitaratuak. 1986tik 2006ra bitartean eginak diren argazkien artean perla galantak aurki daitezke:...

Swalow Quartet eta Jorge Pardo Huellas XL

Ostegun gauean Trinitate Plazan Swalow Quintet lehen zatian eta Jorge Pardo Huellas XL proiektuarekin izan genituen.

Joseba Irazoki, one man army

Joseba Irazoki beratarraren azken kontzertuko argazkiak eta bideoa bildu ditu Axier Lopezek bere blogean.

Akelarre flamenkoa

Chick Corea & The Vigil eta Paco de Lucia. Uztailak 20, Gasteizko Jazzaldia. Jende andana eserleku bila. Gaueko bederatziak, kontzertua hastear eta urduritasuna nabari zen. Aulkien jokoa. Baina oraingoan, musika hasterako behar genuen guztiak eserita egon. Eta ez zegoen erraza!

Borobila

Brandford Marsalis Quartet eta Tom Harrel. Uztailak 19, Gasteizko Jazzaldia. Brandford Marsalis Quartet jotzen hasi eta “ai, ai, ai, ai... pfff... jope... buah...” bezalakoak nerabilzkien buruan bueltaka, piezak bat bestearen atzetik eta hitzen ezina, “nola esplikatu behar dut hau?” pentsatzen nuen. “Zera... pffff....buaaaaah...ai, ama...” berriz ere, neuronak saltoka eta zorabiatuta. Itzulpen gisa “izugarria, liluragarria, itzela, zoragarria” edo halako zerbait esango dizuet baina sentsazioa onomatopeiena izan zen.

Haundia Frisell

Ezusteko galanta Jazzaldian lehen gau “serioan” izan nuena. Aitortu behar dut ez dudala oso gustoko Bill Frisellen unibertso sonoroa. Saiatu nintzen bere azken lana “Big Sur“  maitatzen, baina oso, oso latza egin zitzaidan. Hala ere, asteartean zintzo zintzo geratu nintzen bere emanaldi ikustera, erlojuak gaueko hamaikak laurden gutxi emanak zituenean (egoera ez oso egokia biharamunean goiz lanera joan behar duzunean).

Ondarroako Kafe Antzokia itxita: "Gure esparru txikia erre dugu"

Ondarroako Kafe Antzokia ixteko erabakia hartu berri du Zenbat Gara elkarteak, “kontuek ematen ez dutela” argudiatuta. Bilbo Kafe Antzokia eredu, 11 urtez ehunka kontzertu eta bestelako emanaldiren aterpe izan da antzokia. Itxieraren harira, Txomin L. Aramaio kultur programatzailea elkarrizketatu du Entzun!-ek. Euskal Herriko eszenaren analisia ere egin du ondarroarrak.

Omenaldi paregabea

Sortuko dira besteak Joxan Lizarribar gogoan Abeslariak: Mikel Urdangarin, Petti, Olatz Prat, Arantxa Irazusta, Alex Sardui, Mixel Ducau, Eñaut Elorrieta. Errezitatzen: Harkaitz Cano. Noiz: ekainaren 21ean Non: Tolosako Leidor antzokian. Emozio handiz bizi izan genuen...

Eric Burdonek jasoko du Hondarribia Blues Saria

Jimmy Barnatán & The Cocconers kantabriarren kontzertuak emango dio hasiera Hondarribia Blues Jaialdiari. Zortzigarren edizioa da aurtengoa eta igandean amaituko da. Doakoak izango dira bost agertokitan banatuta jaialdiak eskainiko dituen hogei emanaldiak.
Multimedia

2014-08-08  |  Kontzertuak

Baleapop jaialdia

Moi Moi kolektiboak antolatzen duen jaialdia, musika, plastika eta gaurko arte orokorrak biltzen dituena. Egilea: Baxter and Rojos

2014-07-21  |  Kontzertuak

Be˝at Achiary eta Philippe Ezcurra

2014ko Iparraldea Bertan jardunaldien baitan Beñat Achiaryk eta Philippe Ezcurrak emandako kontzertua.

2014-07-08  |  Kontzertuak

I˝ar Sastreren kontzertua

Iñar Sastre pianojolearen diskoaren aurkezpena, AusArt disketxeak antolatuta.

2014-06-17  |  Kontzertuak

Nahia Zubeldiaren kantaldia

2014ko Iparraldea Bertan jardunaldien baitan Nahia Zubeldiak eta Manu Matthys musikariak eskainitako kantaldia.

2014-03-20  |  Kontzertuak

Hiru Lak (Lizardi, Lauaxeta, Lete)

Koldo Mitxelena Kulturuneko 20. urteurrenaren harira antolatutako emanaldia. Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren musika eta poesia errezitala.

2014-01-22  |  Kontzertuak

Patxi Santamaria eta Napoka Iria

Patxi Santamaria eta Felipe Juaristiren poesia errezitaldia Napoka Iria taldearen musikaz lagunduta

2013-06-13  |  Kontzertuak

Ogella Line - Itxaro Borda Quartet

Literaktum 13 jardunaldien barnean Ogela Lina Itxaro Borda Quarteten kontzertua. [2013.05.10] Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturunea

2013-06-10  |  Kontzertuak

Zuberoa, kantuaren iturri beroa

Iparraldea bertan! - 2013.04.17 Publiko zabalak ez ditu oraindik hainbat ezagutzen. Baina lau kantari hauek jadanik sorkuntza handietan parte hartu dute. Lucien Joa, Berterretxe pastoraleko protagonista izan zen eta Nadine Elgoyhen Monzon pastoralean ikusi genuen. Isabelle Jaury eta Kattalin...

2013-06-06  |  Kontzertuak

Holako taldearen kontzertua

Erromeria hitzak, beti poza sortzen digu, gaztaroa eta amets ergelak oroitaraziz... Iparraldeko atzoko eta gaurko kantuak. Holako taldeak Iparraldeko kantuak ezagutarazteko parada ona eskainiko digu. Holako taldea: Jokin Iruingaray, Mirentxu Lazkano, Paxkal Irigoyen 2013.04.03 Irudiak:...

2013-05-03  |  Kontzertuak

Hitz egin

1993ko maiatzan zentsuraren kapitulu berri bat ikusgai izan genuen Rodríguez Galindo Koronelak, Guardia Zibilaren 513. Komandantziaren buruak, Negu Gorriak taldea demandatu zuenean “ohoreari kalte egin eta izen ona iraitzeagatik”. Prozesua 2000. urtean bukatu egin zen...

2012-12-17  |  Kontzertuak

Nere hitza ematen dizut

Amaia Lasaren olerkiak eta Esther Barandiaran pianoan. 2009ko otsailaren hamarrean Koldo Mitxelena Kulturunean grabatua, Kabigorri Ateneoarekin lankidetzan

2012-11-26  |  Kontzertuak

"Herrira Noa" ekimen kulturala

2013ko urtarrilaren 12an burutuko den manifestazioari begira, ekitaldi sorta baten lehendabiziko kapitulua idatzi zuten azaroaren 17an Gernikan euskal preso eta musikariek. Poesia eta doinuak ederki uztartu zituzten protagonistek oraindik ehunka ohe huts daudela gogoratzeko. Iturria:...

2012-10-15  |  Kontzertuak

Japonia: poesiaren sumedi ezkutua

[2012.05.25] Andoni Salameroren Japonia: poesiaren sumendi ezkutua liburuaren aurkezpena Koldo Mitxelena Kulturunean Poesia irakurleak: Txieko, Andoni Salamero Ganbara Txiki Abesbatza, Aitor Biainek zuzenduta.  

2012-04-26  |  Kontzertuak

Begiz begi eta Izarrak taldeen kontzertua

"Iparraldeko talendu berrien gaualdia" Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal kultur erakundeak antolatu Iparraldea Bertan zikloaren karietara 2012ko martxoaren 15ean egindako kontzertua. BEGIZ BEGI : Begiz Begi taldea, Patxi Amulet (ahotsak eta gitarra) eta Xabi Etcheverry...

2012-04-23  |  Kontzertuak

Eta orain badakit - itsaso kontra bat

[12-02-15] Kabigorri Ateneoak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak antolaturiko olerki topaketak: "Eta orain badakit - itsaso kontra bat" Tere Irastorza, Itziar Gomez, Aitor Furundarena, Iñaki Telleria, Izaskun Etxeberria Irudiak: Koldo Mitxelena

2012-03-19  |  Kontzertuak

Philippe Ezkurra, Marina Beheretche eta Kattalin Indabururen kontzertua

[12-03-02] Euskal kultur erakundeak proposatu eta Koldo Mitxelenak antolatu Iparraldea Bertan ekimenaren 2012ko edizioaren baitan burutu zen kontzertu. Philippe de Ezcurra. Eskusoinuan urrezko medaila lortu zuen 1996an eta Baionako Kontserbatorioaren musikagile gisa ere sariztatua izan da...

2012-02-07  |  Kontzertuak

Olerki topaketak, poetaren hitzak: Jon Mirande

2011-02-08 Koldo Mitxelenak antolaturiko Poetaren hitza olerki topaketen barnean, Jon Mirande emanaldia da. Kandido Uranga aktoreak eta Fran Lasuen musikariak landu eta sortu dute hitzez eta musikaz osaturiko obra hau. Jon Mirande ikuskizunak bi ardatz nagusi ditu, batetik Jon Mirandek...

2011-11-07  |  Kontzertuak

Anphora baita

Pello Otxotekok Anphora Baita (Alberdania, 2010) liburuko poemen errezitaldia, Esther Barandiaran pianista bidelagun izanik. "Anphora geure izaeraren gordailu suertatu zen. Eta Hitza geure izatearen ispilu bihurtu. Baina ispilua hautsi da, eta mila zatitan apurtu. Orain Anphora...

2011-10-24  |  Kontzertuak

Suzko lilia

Suz­ko Li­lia­ren ema­nal­dia Kol­do Mi­txe­le­na Kul­tu­ru­nean. Ahot­sa eta te­kla­tua An­do­ni Ar­ci­llak, ba­te­ria Ha­sier Olea­gak, kon­tra­ba­xua eta ba­xu elek­tri­koa...

2011-10-10  |  Kontzertuak

Piztiak taldea zuzenean

Josu Aranbarri Aramaio Piztiak taldeko baxu-jotzaile eta abeslariaren "PIZTIAKen Gabeko Kalapitxixak" izenburuko erakusketa Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran ikusgai zegoela profitatuz, kontzertua eskeini zuen Piztiak talde ondarrutarrak. Emanaldian, "Gabeko...

2011-03-21  |  Kontzertuak

TTakun TTan TTakun

Txalaparta, dantza eta poesia uztartzen dituen Juan Mari Beltranen azken ikuskizunari buruzko erreportajea. Egilea: Gipuzkoa Kultura

2009-11-25  |  Kontzertuak

90. urteurreneko kontzertua

Azaroaren 19 ilunabarrean Donostiako Victoria Eugenian bildutako ARGIAzaleek, agintari politikoek eta musika-maitaleek kontzertu eder baten oparia jaso zuten. Garai, kontzeptu eta kolore oso ezberdineko musikak entzun ziren ARGIAren 90. urteurrenaren aitzakian josiak, musika hutsak berez dakarren...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys