"Sistema osoari egindako pintaketak" aldarrikatu ditu emakume talde batek Tolosan

Joan den ostiral goizaldean Tolosako zenbait dendatan egindako pintaketen egileek ekintzaren zergatiak azaldu dituzte idatzi batean; gaiak zeresan handia piztu du.

Ostiral Beltza: kontsumismoak ingurumenean eragiten dituen ondorio larriak

Arroparen erabilgarritasuna urtebete luzatzeak, berotegi efektuko gas isurketa %24 murriztu eta ur kantitate handiak aurreztuko lituzke, Greenpeacek zabaldutako datuen arabera.

"Ez esan niri 2016an ez garela gai bizitza osoa iraungo duen garbigailu bat egiteko"

Bilbo, 1957. Kalean etxetresna elektrikoak konpontzen hasi zen. Gaur egun ere horixe egiten du, baina Bizkaiko kooperatiba batean. “Proiektu konplikatua izan zen, inon ez dizute irakasten hau nola egin”. Edukiontzi zurietan eta Garbiguneetan bildutako tresnak berrerabili ahal izateko prestatzen  ditu. Honelaxe azaldu digu zergatik irauten duten gero eta laburrago inguratzen gaituzten hamaika gailuek.

Ongi etorri munduko industria kutsatzaileenetako batera: zinema

1922 urtean Robert Flaherty-k Nanook of the North dokumentala estreinatu zuenean, gizakia eta ingurune naturalen arteko erlazio zaila islatu zuen, zazpigarren arteari zinema etnografikoaren ateak irekiz. Geroztik, eta azken urteetan batik bat, ohikoak dira naturaren gaia eta batez ere, gizakiak ingurumen horri egindako kaltea tratatzen dituzten ikus-entzunezkoak. Baina, zenbaterainokoa da kontzientzia ekologikoa zineman?

"Mercadona sekta bat bezalakoa da"

"Abusuzko tratua", "presio psikologiko jasangaitza" eta hautaketa eta formazio prozesuetan "doktrinamendua" leporatzen diote Mercadonako langileek supermerkatu kateari, "sekta bat bezalakoa" delako. Oso denbora gutxian 45 saltoki aurreikusi dituzte Hego Euskal Herrian.

Telesail zaharrak berpizten; zergatik?

Azken urteetan hainbestetan entzun dugun “gaur egungo zinema onena, telebistatik dator” esaldia egia bada, zergatik berpiztu orduan Twin Peaks, Roots, Star Trek edo V bezalako telesailak? Originaltasun falta larriagatik-edo, film-industriak urteak daramatza ditxosozko remake famatuekin gora eta behera. Baina orain arte behintzat, pantaila txikiaren barruan panorama oso desberdina izan da. Zer ari da gertatzen? Zergatik eta zertarako berpiztu orain telesail horiek?

Arrainak baino plastiko gehiago egongo da itsasoan 2050ean

Ellen MacArthur Fundazioaren azken txostenaren arabera plastikozko botilaz beteko dira ozeanoak 2050erako. Davoseko Forum Ekonomikoan aurkeztutakoaren arabera, plastikozko botilen %5 soilik birziklatzen da, eta %40k zabortegi eta ozeanoetan bukatzen dute.

Hator, hator, neska-mutil etxera...

…gaztaina ximelak jatera. Eta urdaiazpiko iberikoak, eta arkumea, eta mariskoa, eta xanpaina… Kontsumo datuei erreparatuta kanta desfasatuta geratu zaigu. Fuci elkarteak 2013an emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian buruko 480 euro gastatzen ditugu Eguberrietan. 160 euro oparitan, 60 loterian, 200 janarian eta 60 aisialdirako. Oparotasuna eta zoriontasuna eskutik helduta ei datoz gurean ere bai.

Turroia eta lastoa

Loteria saltzailearen hitzak, urtero zenbaki bera erosten duenaren argazkia; pasa orria, erosketak eta deskontuak; itxi egunkaria.  Telebistan krisi garai hauetan gabon afari eta dekorazio eder baterako gomendioak; aldatu katea, turroiaren iragarkia; itzali telebista. Irratian Eguberriak...

Herri Denda, gabonetako erosketen alternatiba

Gabonetako mugimenduarekin bat eta urteko egun hauetako ohiko kontsumoari alternatiba bat emateko prest hasi da aurtengo Bilboko Herri Mugimenduen Azoka. Laugarren edizioa dugu jada, eta aurten, Komite Internazionalistak, Bilboko 28 eragilerekin batera, gogotsu hartu du erronka.

'Santa Close' identifikatu du Espainiako Poliziak, El Corte Inglesek jai egunetan ez irekitzeko eskatzeagatik

LAB sindikatuak igande eta jai egunetan irekitzen duten saltokiak salatu asmotan asmatutako pertsonaia da Santa Close.

Black Friday egunaren amarrua: seguru beherapen hau benetakoa dela?

Europan arrakasta izugarria lortu du, eta gero eta saltoki gehiago batzen dira AEBetan asmatu zuten kontzeptu honetara. Kontsumoa piztea du helburu eta askotan saltokiek  %50eko beherapenak eskaintzen dituzte. Beherapenak, ordea, tranpatiak izan daitezke.

Plastikozko poltsak kobratzeari ekin diote Ingalaterran

Astelehenetik aurrera, Ingalaterrako saltoki handiek plastikozko poltsa bakoitzeko 5 penike (6 zentimo) kobratuko dituzte, ingurumena babesteko eta zabor bilketaren kostuak txikitzeko xedearekin.  

"AHTren aurkako mugimendua kikiltzeko egin diren astakerien beste adibide bat da zigor eskaera"

AHTren aurkako protestarengatik auzipetutako bederatzi lagunen artean den Xabi Jimenezekin solastatu gara protesta ekimenaz, prozesu judizialaz eta tren lasterraren aurkako borrokaren egungo egoeraz.

"Presarik gabe" filosofia, mundutik zabaltzen

Cittaslow edo “presarik gabeko herrien” mugimendua zabaltzen ari da munduko toki askotan. 200 herri inguruk osatzen dute filosofia hau jarraitzen dutenen sarea, horien artean Mungia, Lekeitio eta Balmaseda.

Sei bider

Iraultza burges odoltsu batetik eskubidez jabeturiko hiritarrak ginen eta kontsumitzaile biluzi egin gaituzte. Supermerkatuetan ahalaz preziorik apalenean zer edo zer erosteko aukera geratu zaigu, eta politikaren alor ikusgarria –gurea barne– presaka hostokatzen den katalogo bihurtua...

Goazen harrokeria kontsumitzera!

Etxean zabor anitz izateak nazka eragiten du, zikinkeriaz lepo egoteak botagura, zarata ugari entzuteak ezinegona, hautsa baino produktu gehiagoren jabe izateak harrokeria…

Ikasle talde batek bere gain hartu du Gasteizko Mercadonaren aurkako ekintza

Abenduaren 15eko gauean Gasteizko Olarizu hiribidean dagoen Mercadona taldeko supermerkatuko kristalak apurtuta eta pintura arrastoekin agertu ziren eta orain, ekintza honen ardura bere gain hartu du Gasteizko ikasle talde batek. Gazteiraultza.info-ra bidalitako mezuan, supermerkatu kateak epe motzean inguruko ekonomian sortuko duen kaltea aipatu dute.

45 Mercadona irekiko dituzte Euskal Herrian

Irun kanpoaldean 1.500 metro koadroko saltokia (ia 5.000 metro koadroko eraikina) ezartzea onartu berri du hiriko udalbatzak, EAJ, PSOE eta PPren aldeko eta Bilduren kontrako botoekin. Merkataritza, ekonomia eta hiri eredu jakin bati erantzuten dion Mercadona kateak 2016an irekiko du supermerkatu erraldoia.

Eta Olentzero emakumea balitz? Edo maritxua? Edo transgeneroa?

“Zergatik Olentzero eta Mari Domingi izaki berriok sortu, ar eta eme, betiko bitar sistemari men eginez? Bakarra ez ote genuke aski, batzuetan emakumezko, bestetzuetan gizonezko, hemen trans, han intersex?”.

Soberaniak

FAOk eta OMEk, azaroan bildu duten elikadurari buruzko konferentzian, azken urte hauetan etengabe errepikatzen dutena aitortu dute berriz ere: mundu desorekatu honetako elikadura sistemak ez duela gosetea ezabatu eta bai, aldiz, gizentasuna areagotu, bizi esperantza murriztuz bide batez. Haien...

Astea eta jaia berdintze bidean

Azaroak 29 egun ditu, larunbata da, egun handia Iruñean: San Zernin patroiaren festa. Hala ere, garai batean ez bezala, denda asko irekita daude: merkatari txiki ugarik irekitzea erabaki dute, azalera handiko merkataritza-guneen eta marka handien bultzadaren pean eta krisiak behartuta....

"Umiliatuak izateaz nekatuta, euren eskubideak aldarrikatzeko batzen dira dokumentaleko emakumeak"

Yamuna ehungintzako langilea da Indian. Urtebete darama lanik egin gabe, greba egiten saiatzeagatik. Egunero lantegira joan eta zortzi ordu pasatzen ditu bertan; soldata kobratzen du, baina lan egitea debekatu diote. Enpresak ez du kaleratu nahi, eta bera ezin da joan. Izan ere, badaki inguruko enpresek ez dutela kontratatuko, nagusiak horretaz arduratu baitira. Les costures de la pell (Azaleko josturak) dokumental katalanak jaso dituen historietako bat da.

Zaharkitzapen programatua zigortzea erabaki du Frantziak

Frantziako Diputatuen Ganberak adostu du zigor penalak jarriko dizkietela produktuak iraupen-muga jakin batekin fabrikatzen dituztenei. Zaharkitzapen programatuaren zigorra, bi urteko kartzela eta 30.000 euro arteko isuna izan daiteke Ecoportal webguneak argitaratu duenez.

Zero zabor, zero xahutze eta zero watio trantsizioan bizi den kanpin honetan

“Les coqs en pâte” kanpinean aterpetu gaituzte bi egunez La Roche-sur-Yon hirian (Vandée, Frantziako Estatua) Coloques Zéro Déchets jardunaldira gonbidaturik. Hemen zero zabor benetan da zero.

Urtebete ezer kontsumitu gabe

Kontsumo gizarteari ihes egiten ahal zaiola frogatu du Greta Taubert 30 urteko kazetari alemaniarrak. Urtebete egon da ezer erosi gabe eta Apokalypse jetzt! (Apokalipsia orain!) liburuan bildu du esperientzia.

Uztailaren 3a, plastikozko zorrorik gabeko eguna

Mundu osoan Plastikozko Zorrorik Gabeko Eguna ospatuko da uztailaren 3an. Azken hamarkadetako uholde kontsumistak banalizatu dituen erabilera bakarreko poltsak debekatzea eta bitartean murrizten ahalegintzea da helburua.

Zararen edertasun eta ekonomia ereduak salatu dituzte Donostian

Joan den ostiralean, Zararen denda erraldoia Donostian ireki zuten egunean, mugimendu feministako hainbat taldek eta Ernai gazte antolakundeak ekintza egin zuten saltoki aurrean, bultzatzen dituen ekonomia eredu esplotatzailea eta edertasun estereotipatua salatzeko.

Emozioek salduta

Kontsumo arrazionalaren osagai nagusiak beharra, kalitatea eta prezioa dira. Baina marketin eta publizitate estrategiek zentzugabe kontsumitzera bultzatzen gaituzte, arrazoia alde batera utzi eta emozioetara lerratzera. Emaitza: kontsumitzaile guztiok (edo ia), neurri handiagoan edo txikiagoan, emozionalki erosten dugu.
Multimedia

2016-09-27  |  Kontsumismoa

Esnatzeko deia

Baliabide naturalak suntsitzen duen kontsumismoaren gurpil eroaren aurkako animaziozko aldarria.

2013-03-08  |  Kontsumismoa

Gainkontsumoa

Ekosistemaren jasangarritasunaren muga gainditzen duen baliabideen ustiaketari deitzen zaio gainkontsumoa. Kapitalismo mugagabearen ezaugarri honi buruzko irudi hauek Samsara filmeko pasarte batekoak dira. 5 urtetan eta 5 kontinenteetako 25 herrialdetan grabatu dituzte irudi gordin bezain...

2012-12-07  |  Kontsumismoa

Nafarroako Emausek 40 urte

Nafarroako Emauseko Trapuketariek 40 urte daramatzate hondakinen bilketan lanean. Besteak beste, egunean 2.000 kilo arropa baino gehiago jaso ohi dute, 5.000 kilora iritsi daitezke egun berezietan. Kontsumo gehiegikeriaren eta solidaritate faltaren aurka, eta gizarte justuagoaren alde egitea...

2012-11-15  |  Kontsumismoa

Ilha das flores - Loreen uhartea

Brasileko film labur hau, 1989an egin zuen Jorge Furtado zuzendariak. Berlineko 1990 jaialdian film labur onenaren saria irabazi zuen, eta garaiko egoera islatzeko asmoa bazuen ere, gaurkotasunik ez du galdu urteotan ospea hartu duen film honen mezuak. Zuzendari eta gidoilaria: Jorge...

2012-10-26  |  Kontsumismoa

Euskal Herria: Ezkutuko zorra

Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure...

2011-06-08  |  Kontsumismoa

Gauzak Argituz

Gauzak Argituz 20 minutuko bideoa da, azkarra eta datuz ongi hornitua. Mundu mailan ezaguna da Story of Stuff izenburupean eta hamarnaka hizkuntzetara itzuli dute erabiltzaileek. Lurretik materialak erauzi, saldu, erabili eta bota. Gure bizitzetan erabiltzen ditugun gauzarik gehienek gure...

2011-03-30  |  Kontsumismoa

E-zaborra, pozoi teknologikoa

Mendebaldeko herriok sortzen dugun zabor elektronikoa ez da desagertzen. Gehiena Ghana bezalako herrietara mugitu garraiotzen da bertan ustel dadin. Egoera ekonomikoak behartuta guretzat zaborra dena beraiek berrerabiltzera kondenatuarazita.

2011-03-22  |  Kontsumismoa

Cosima Dannoritzer, zaharkitzapen programatuaz

Cosima Dannoritzer alemaniarraren Comprar, Tirar, Comprar dokumentala izaten ari den arrakasta ikusirik Cristinaenea Fundazioak Donostiara ekarri zuen Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean hitzaldia eman zezan. Bertan, elkarrizketatzeko aukera izan genuen zaharkitzapen programatuaren...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys