Piztu Ezazu Argia 970x90

Klima aldaketari oldartzeko mundu mailako elkarretaratze deialdia Donostian eta Iruñean

Ehunka taldek deitu dute maiatzaren 30ean mundu osoan mobilizatzera, klima aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzeko xedez. Modu horretan energia garbiaren aldeko aldarria egin nahi dute, abenduan Parisen egingo den klima aldaketari buruzko goi mailako bilerari begira.

Multinazional kutsakorrenek babestuko dute Parisko Nazioarteko Klimaren goi bilera

Frantziako Gobernuak jakinarazi du urte amaieran Parisen egingo den Klimaren goi bilera (COP21) diruz babestuko duten enpresen zerrenda. Frantziako Kanpo Gaietarako ministro Laurent Fabiusek berri eman du ikatz energian eta erregai fosiletan inbertsio handiak dituzten enpresen parte hartzea. Horien artean daude Renault, Nissan, Air France eta Michelin, besteak beste.

Baionan eta Donostian pedalak berotzen ekainaren 5ean Alternatiba Itzulia abiatzeko

Maiatzaren 20an, asteazkena, Bizi! mugimenduak bere kideak bilduko ditu, ekainaren 5ean Baionatik abiatu eta irailaren 26an Parisen bukatuko den Alternatiba Itzuliaren azken albiste eta xehetasunak eskainiz mobilizazio handirako bihotzak berotzeko.

"Utzi erregaiak lurpean", beranduegi izan baino lehen

Londresko The Guardian egunkariak bere ildo estrategikoen artean lehenetsi izanak oihartzun berezia emango dio “Keep it in the ground” (Utzi erregaiak lurpean) kanpainari. Dagoenekoz nozitzen dugun klimaren berotzea katastrofikoa gertatu ez dadin, petrolio, gas eta ikatza erauzten dituzten konpainietatik dirua ateratzea sustatzen du.

Greenpeaceko sei kide Artikora doan Shell enpresaren petrolio plataforman gotorturik daude

Greenpeace talde ekologistako sei kidek Artikora bidean zegoen Royal Dutch Shell-en petrolio plataforma okupatu dute #SaveTheArtic kanpainaren barruan. Talde ekologistaren Esperanza itsasontzitik zuzeneko kontaketa egiten ari dira.

Vanuatu uharteak 'Pam' zikloiak suntsiturik, klimaren zoratzea auzitan

Hondamendia paradisuan: Pam zikloiak azpikoz gain jarri ditu Vanuatuko uharteak. “Tana uharteko mendebaldean ez da zuhaitzik, hostorik edo burdinazko egiturarik ekaitzaren indarrari aurre egin ahal izan dionik”, esan du Gurutze Gorriak Vanuatun daukan ordezkari Hannington Alatoak. “Jendea ur falta larrian da uneotan”.

AEBetako albistegiek ez dute klima aldaketa aipatu nahi

AEBko telebista kateen albistegietan geroz eta denbora gehiago eskaintzen diete klimarekin lotutako gaiei. Orain arte ikusi gabeko egoeren aurrean daude estatubatuarrak. Esaterako, Boston hiria orain arteko elurte handienak jasaten ari da eta ez-ohikoa den elurra ikusten hasiak dira Georgia moduko hegoaldeko estatuetan. Aldi berean, Kaliforniako zati handi bat lehorte handirako prestatzen ari da.

Asiako kutsaduragatik Amerikako zikloiak bortitzago

2006ko irailaren 1etik 2007ko apirilaren 10era  arte bildutako datuetan oinarrituz, NASA espazio agentziak bideo adierazgarri batean kokatu du Asian kutsaduraren eraginez sortutako elementuen higidura. Kutsadura-lainoak nonahi higitzen dira, eta euriaren bidez erortzen diren lekuetan...

Bestelako mundua lortzeko bidea egingo du Bizi!-k 5.000 kilometroko bizikleta martxan

Bizi! kolektiboak jakinarazi du jendeen borondatezko diru-laguntzekin 61.000 euro biltzea lortu duela eta dagoenekoz bere militanteak lanean ari direla datorren ekainetik irailera Europan barrena 5.000 kilometro burutuko dituen Alternatiba Itzulia prestatzen.

Erloju atomikoak dio: hiru minutura gaude kataklismotik

2015ean handitu egin dira mundua hondamendira iristeko aukerak: klimaren aldaketa geldiezina, arma nuklearren modernizazioa, arsenal atomikoen sakabanatzea...  Agintariei eta herritarrei ohartarazteko, Atomic Scientist zientzialari taldeak bi minutuz aurreratu du “Doomsday Clock” famatua: hiru minutu geratzen zaizkigu ernatzeko.

Tenperatura geroz eta altuagoen eragina kirolariengan

1968az geroztik, teniseko lau txapelketa handienak hartzen dituzten hirietako batez besteko tenperatura beroenak gorantz egiten ari dira etengabe, klima aldaketaren adierazgarri dena, Climate Central-ek ohartarazi duenez.

Munduko 500 konpainia handienak, gero eta berotegi-gas gehiago emititzen

Global 500 rankingaren barruko konpainien berotegi-gas igorpena %3,1 handitu zen 2010-2013 bitartean, Thomson Reuters jasangarritasun gaietan espezializatutako aholkularitza enpresak argitaratu berri duen txostenaren arabera.

Erabaki garrantzitsuak Paris 2015erako utzi dituzte

Itxaropenerako tarte txiki bat ireki arren, orobat porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea. Beroketa globala bi gradutik gorakoa izan ez dadin zerbait egitea eskatu zuten zientzialariek azaroan; tamalez, Limako Deia deituriko bost orrialdeko adierazpenak ez du neurri eraginkorrik ezarri.

Klimaren gailurra Liman: Erabaki garrantzitsuak 2015erako utzi dituzte

Porrot sentsazioa gailendu da Limako Klimaren Gailurraren ostean. Lehen aldiz munduko herrialde guztien arteko akordio bat sinatu da, baina akordio ahula da, konpromiso sendorik gabea.

Zertaz ari dira hitz egiten Limako Klimaren Gailurrean?

Liman egiten ari den COP 20 gailurretik atera behar da 2020an Kiotoko Protokoloa ordezkatuko duen nazioarteko akordio berriaren zirriborroa. Datorren urtean, Parisen egitekoa den COP 21en, behin betiko forma emango zaio hitzarmenari.

2393.etik ikusita, nola ez genuen eragotzi klimaren zoratzea

 Nola interpretatuko ote da 2393. urtean gaur hemen bizi dugun XXI. mende hau? The Collapse of Western Civilization fikzio-zientziazko liburuan Naomi Oreskes eta Erik Conway historialariek kontatu dute nola gertatu zen –nola gertatzen ari den?– Mendebaldeko kontsumo zibilizazioa hondamendira eraman zuen kolapsoa.

15 urteko etenaren ondoren, itsasoen beroketa berriz abian

Azken hamabost urteotan ez da aldaketa esanguratsurik izan Lurreko itsasoetan neurtutako tenperaturetan. 1998an El Niñoren ondorioz izandako tenperatura hazkundeak 2014ra arte iraun du. Aurten, aldiz, beste igoera bat gertatzen ari da, batez ere Ozeano Barearen iparrean nabaritu dena....

Berotegi efektua leuntzeko, ekonomia eredu berriak

Azaroko lehen igandean aurkeztu zuten Kopenhagen IPCCren azken txostena (klima aldaketa behatzen duen aditu taldea da IPCC). Azken urtean maiz gizarteratu dituzte euren iritziak, baina oraingoan inoiz ez bezalako kemenez aritu dira. Hona hemen datu batzuk: Lurraren batez besteko tenperatura...

Gas emisioak zerora murrizteko eskatu diete NBEko adituek agintariei

Nazio Batuen Erakundeko (NBE) klima aldaketari buruzko IPCC aditu taldeko zientzialariek aurrenekoz eskatu dute berotegi-efektuko gas emisioak zerora murrizteko. Prozesua arintzeko energia berriztagarrien aldeko apustu sendoagoa egin beharko lukete agintariek.

Klimaren aldaketa: Anormaltasun berrira ohitzeko tentazioa

Klimaren gailurra burutu du irailaren 23an Nazio Batuen Erakundeak New Yorkeko egoitzan. Agintariek hitzartu dute, hamaikagarrenez, neurriak hartuko dituztela klimaren aldaketa eragozteko eta dagoenekoz aldatua den klimaren gorabeherei jendeek aurre egin ahal izateko. Baina zerekin alderatuta ezarritzen dira helburuak?

Lurreko tenperatura igoera bi gradutik behera uzteko bideak

Uztailaren 8an, munduan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamabost estatuetako 70 zientzialarik DDPP izeneko txostena (karbonoa errotik gutxitzeko bideak) helarazi zioten Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusiari. Zientzialari horien helburua Lurraren tenperatura hazkundea bi gradutik behera...

"Azken deia": krisi ekologiko-soziala gainditzeko indarrak batu nahi dituen manifestua

Espainiako Estatuko 250 irakasle, intelektual, zientzialari eta ekintzaile politikok sinatu dute Azken deia manifestua. Beharrezko ikusten dute "injustizia sozialak eragiten dituen krisi ekologikoa" gainditzeko konponbide alternatiboak aurkitzea.

Klima aldaketari buruzko NBEren txostena: argi gorriak piztuta

NBEko IPCC erakundeak (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak) bere bosgarren txostenaren bigarren zatia aurkeztu zuen martxoaren 31n, Japonian –gutxi gorabehera sei urtero argitaratzen dute txosten bat–. Adituek esandakoak kezka eragiteko modukoak izan dira. Hona hemen...

"Ezin da klima aldaketa gelditu; helburua erabateko hondamendia eragoztea da"

Valladoliden sortu zen Iñigo Capellán Pérez, 1986an. Industri ingeniaritza ikasi zuen Espainiako hiri horretako unibertsitatean eta Pariseko ENSAMen. 2010etik, jasangarritasuna aztertzen duen Energia eta Sistemen Dinamika ikertaldean dihardu, Valladoliden. Gaur egun Euskal Herrian ari da doktore tesia egiten. Zehazki, karbono gutxiko ekonomia bateranzko trantsizioaren ondorioak aztertzen ari da, EHUk, BC3k eta Repsol Fundazioak sustatutako Low Carbon Programme egitasmoaren barruan. Sarrikoko fakultatean hartu gaitu, Bilbon.

Naturaren Eskubideen aldeko Munduko Auzitegi Etikoa abiatu da

Urtarrilaren 17an egin zuen lehen bilkura Ekuadorren Auzitegi Etiko sortu berriak eta izadiaren kontra egindako bederatzi kasu salatu zituzten. Horien artean, Texaco enpresak Ekuadorren 103 milioi litro petrolio gordin isuri zituenekoa azaldu zuten, baita Australian dagoen munduko arreziferik handiena arriskuan dagoela kontatu ere.

Lobby elektrikoaren presioak EBren klima politika ahuldu du

Europar Batzordeak klima aldaketari aurre egiteko helburu berriak aurkeztu ditu. Gizarte mugimenduko hainbat eragilek atzerapauso nabarmenak iragarrita zituzten; azkenean haien beldur guzti-guztiak gauzatu ez badira ere, elkarte ekologistek gogor kritikatu dute EBren proposamena. Greenpeacek, berbarako, orain arteko europar klima politikari traizio egin zaiola esan du.

2013ko datu klimatikoek beroketa globala baieztatzen dute, NASAk dioenez

Mundu osoko datu klimatikoak kontuan hartuta, 2013. urtea tenperaturak erregistratzen hasi zirenetik 7. urte beroena izan da. AEBetako Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalak aditzera eman duenez, epe luzerako beroketa globala baieztatzen duen beste datu esanguratsu bat da hori.

Klima aldaketari aurre egiteko trantsizio ereduez jardungo dute Bilbon

Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da, abenduaren 19an, Klimagune Workshopen laugarren edizioa, BC3 (Basque Center for Climate Change) ikerketa zentroak antolatuta. Gaia zein izango den jakiteko, izenburuari begiratzea onena: Aukerak, erronkak eta oztopoak iraunkortasunerako trantsizioetan klima aldaketaren testuinguruan.

Varsoviako klimaren gailurra, hamaikagarren porrota

Karbono isurketaz adostasun esanguratsua espero zuenarentzat, Varsoviako klimaren goi-bilera porrota izan da, haren aurretik egindako guztiak izan diren bezala lorpen konkretuei dagokienez. Oraingoan, Txina eta India izan dira estatu garatuen estatusa onartu nahi izan ez dutenak, estatus...

Berotze globalaren errua 90 enpresak dute nagusiki

90 konpainiak isurtzen dituzte berotze globala sortzen duten emisioen bi heren. Petrolio, gas edo karbono ekoizleak dira enpresa gehienak. 
Multimedia

2013-10-09  |  Klima aldaketa

Alternatiba 2013, alternatiben herrixkaren eguna iruditan

2013ko Alternatiba jaialdia urriaren 10ean Baionan ospatu zen. Lapurdiko hiriburuan bildu zirenek alternatiba jasangarriak ezagutzeko aukera izan zuten: baratz komunitarioak, hirigintza ekologikoa, banku etikoak, tokiko monetak, trantsizio energetikoa egiteko egitasmoak, kooperatiba...

2013-03-15  |  Klima aldaketa

Amazoniako deforestazioa

Basoen ustiapen gehiegizkoa jasaten duen lurraldea da Amazonia eta indigenak lekuz mugitzen ari dira ez dietelako uzten beren bizitokian bizitzen. Nekazariak eta egur-enpresak dira horren errudun nagusiak eta Brasilgo gobernuarentzat oinarrizko diru-iturri bihurtu da. 

2012-12-11  |  Klima aldaketa

Zuhaitza

Neguak errausturiko zelai baten erdian, inguruko familia bat etxea berotzeko buruhaustea nola argitu nahian da. Azken zuhaitza da irtenbide bakarra. Gidoia eta zuzendaritza: Lucas Schiaroli Iraupena: 10 min Aktoreak: Nestor Rosso / Ana Marcela Farías / Ana Ré / Octavio...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys