Ingurumena > Klima aldaketa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2017-02-09 | Naomi Klein

Progresistentzat Donald J. Trumpen presidentzia orain arte tenis pilotak jaurtitzen dituzten makina horietako baten aurrean egotea bezala izan da, behin eta berriz aurpegian pilotakadak hartuaz. Baina ondo begiratuta, orain arte gehien astindu nauen kolpea ez zidan presidenteak berak eman. Duela bi aste izan zen, hainbat lider sindikal ikusi nituenean Etxe Zuritik irribarrez irteten eta kamera mordo baten aurrean esaten Trump presidenteari babes osoa emango ziotela.

Klima aldaketa kanaleko multimediak
Gaueko trenak mantentzearen alde mobilizatuko dira Baionan abenduaren 2an

Berotegi Efektuko gas isurketen %30 garraio sektoreak eragiten du. Garraiobide horien artean trena da gutxien kutsatzen duena. Hala ere, Frantziako Estatuak tren zerbitzua murriztea eta beste garraio mota batzuk bultzatzea erabaki du.


2016-11-21 | Unai Brea
Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra

Iaz Parisen sinatutako Klimaren Hitzarmena “konpromisoak hartzeko konpromisoa” izan zen, Mari Jose Sanz BC3 ikerkuntza zentroko zuzendariaren esanetan. Marrakexen amaitu berri den COP22 gailurrean Parisko helburuak betetzeko bitartekoak zehazten hasi behar zuten munduko gobernuek; baina iaz agertutako borondatea berrestea izan da emandako urrats esanguratsu bakarra. Atzerapausorik eza beste aurrerapausorik ez du ekarri Marrakexek, eta hori oso gutxi da ia mundu guztiak larrialdi... [+]


2016-11-11 | Unai Brea
Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko?

Iaz Parisen egindako klimaren gailurrean lortutako akordioa ospatu zutenek akordio horretan AEBak sartu izana nabarmendu zuten ospatzeko arrazoien arte. Aurtengo gailurra hasi eta bigarren egunean, hara zer den bizitza, estatubatuarrek presidente aukeratu dute klima aldaketa existitzen denik ere ukatzen duen gizon bat.


2016-11-04 | Unai Brea
Klima aldaketa: bitartekoak zehazten hasteko ordua iritsi da

Azaroaren 7an hasiko da Marrakexen klima aldaketari buruzko COP22 gailurra. Helburu nagusia 2015ean adostutako Parisko Hitzarmena nola beteko den zehaztea da. Momentuz, 72 estatuk berretsi dute hitzarmen hori, baina gas emisoak murrizteko aurkeztu dituzten planak ez dira nahikoa beroketa globala maila segurutik behera mantentzeko.


Zenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute

Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean.


2016-10-17 | Unai Brea
Ekologisten zalantzak HFC gasak murrizteko nazioarteko akordioaren aurrean

HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.


2016-10-05 | Unai Brea
Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko asmoa izan duen leku berean.


2016-09-20 | Uriola.eus
Urgentzia ekologikoari eta larrialdi sozialari erantzuteko alternatiben sarea

2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. 


2016-09-15 | Unai Brea
Greenpeacerekin akordioa sinatu du Bilbok, 2030ean erdira jaisteko garraioaren emisioak

Bilboko Udalak konpromisoa hartu du, Greenpeace elkarte ekologistarekin adostuta, garraioak eragindako berotegi efektuko gasen isurpenak gutxienez erdira jaisteko 2030. urterako, 2012ko kopuruekin alderatuta.  


2016-09-07 | Lander Arbelaitz
London City aireportua blokatu dute hainbat orduz klima aldaketa eta arrazismoaren aurka

London City aireportua geratuta izan dute hainbat orduz astearte goizean, Black Live Matter UK taldeko bederatzi kidek. Beren buruak hegazkinen aireratze pistan kateatu eta kaosa eragin dute.