La Directa-ko kazetari Jesús Rodríguezek azaldu du 2017ko urriaren 1ean behetik gora egin zuen borborrak 2020ko hauteskunde autonomikoetan goitik ixteko arriskua duela. Erreferenduma deitzeagatik jasotako kartzela zigorren aurrean emango den erantzuna gakoa izango da.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Kataluniako plebiszituaIndependentziarako prozesua “atzeraezina” dela azpimarratu du CUPek, eta prozesuan “eskuzabaltasunez” jokatzeko prest agertu da. Baldintzak jarri dizkio Junts Pel Siri. Argi utzi du alderdiez haratago doala prozesua, eta nork baino, zer, noiz eta... [+]
The Guardian egunkari britainiarrak Artur Mas Kataluniako jarduneko presidentearen artikulua publikatu du astelehen honetan. CDCko buruak independentzia prozesuaren errepasoa egin du, Espainiako agintarien jarrera kritikatzearekin batera.
Batzuen eta besteen posizio hartze publikoak gertatu aurretik, Kataluniako hauteskundeen emaitzen gaineko iritzia eskatu diogu Arturo Puente El Diario.es eta Catalunya plural agerkarietako kazetariari.
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina, areago kontuan izanda... [+]
Nork irabazi du sezesio plebiszitua? Inork ez, ez baietzak ez eta ezetzak. Halere, horrelako kasuetan, batez ere aldebakarreko independentzia aldarrikapen baten ostertzarekin, baietzak gutxienez gehiengo osoarekin irabazi behar du nazioarteari mezu indartsua bidaltzeko.
CUPeko diputatu hautetsia den Anna Gabrielek Catalunya Radion adierazi duenez, zentzugabea litzateke Artur Masen aukeraketaren inguruan piztu den eztabaidak hauteskundeen ostean ireki berri den prozesua oztopatzea.
Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina.
Plebiszitu izaera denek aitortu dioten hauteskundeak independentziaren aldeko indarrek irabazi dituzte: 72 eserlekurekin gehiengo osoa eskuratu dute Junts Pel Sí eta CUPek, eta bototan gutxigatik ez dira heldu %50era. Espainiako gobernuak ‘knockeatuta’... [+]
Ez dut uste ordea Mas ez den beste hautagairik presidentea izango denik. Finean, Mas CDC, ERC, Omnium eta ANCren arteko akordioaren hautagaia baita, ez alderdi batena soilik.
Mundu osoko hedabideetan izan du oihartzuan irailaren 27ko Kataluniako plebiszituak. Hauek hauteskunde autonomiko arruntak baino gehiago izan direla nabarmen geratu da, baita independentismoak irabazi dituela ere.