Piztu Ezazu Argia 970x90

Eskolako hizkuntzari buruzko galdeketa egiteari ezetz esan dio Escola Valencianak

Valentziako Generalitateak ikastetxeetako gurasoei galdetu nahi die ea haien haurrek zein hizkuntzatan ikastea nahi duten. Kontsulta abenduaren 19an hasi eta bukatuko da. Escola Valencianak gurasoei ez bozkatzeko esan die kontsulta-tranpa delako.

"Inkesta soziolinguistikoan berriro egiaztatu dugu katalana askatasunaren hizkuntza dela"

Plataforma per la Llengua, “katalanaren gobernuz kanpoko erakunde” deritzonaren exekutibako kide da Francesc Marco (Tarragona, 1989) historialaria. Hogei urte bete ditu erakundeak, eta Katalunian bizi den prozesuak hizkuntzari ireki diezazkiokeen ate berriei begira dago, Europari eta estatu propioak katalanari eskain diezaiokeen babesari, besteak beste.

Carme Junyent: "Katalana aukeratzeak ordaina dakar ospean, onarpenean, sinpatian"

Katalanaren erabilerak behera egin du portzentualki, beraz, katalanez egiteko aukerak murritzagoak dira. Beherakadaren sintoma gehiago? Gazteen arteko hizkuntza ardatza gaztelania da; gero eta lur eremu txikiagoan hitz egiten da katalana; eta hizkuntza markatua da.

"Hizkuntza asko hitz egiten diren tokian zergatik eman behar diogu leku berezia gaztelaniari?"

Aski ezaguna da Carme Junyent (Masquefa, 1955), Euskal Herrian hizkuntza munduan. Vilaweb agerkari digitalak elkarrizketa mardula egin dio, eta orriotara hainbat pasarte ekarri dugu euskaratuta. Independentziak ez duela zertan katalana salbatu esan digu, eta gaztelania-katalana bikotea baztertu eta Herrialde Katalanetan milaka lagunek hitz egiten dituzten beste hizkuntzei begira hasteko garaia dela dio.  

Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.

Balearetako eskoletan katalanak erdigunea hartu ahal izango du berriz

2013ko ikasturtetik, Balear Uharteetako ikasleak katalanean, gaztelanian eta ingelesean oinarritutako hizkuntza ereduan ari dira ikasten, 80ko hamarkadaz geroztik katalanezko murgiltze ereduan aritu baziren ere. Auzitegi Nagusiak indargabetu egin du ordea, hiru hizkuntzako eredua.

Ia 1.000 ikasle Ipar Kataluniako katalanezko eskoletan

930 ikasle k hasi dute 2014-2015 ikasturtea katalanezko murgiltze eredua egiten duten Bressola eskoletan, Ipar Katalunian. Iaz baino 120 ikasle gehiago dira eta asko plazarik gabe geratu dira.

Valentzierak nabarmen egin du atzera ikasturte berrian

30 urte ondoren, Valentziako eskoletan ez dago valentzierazko murgiltze eredurik. Hainbat ikasgai valentzieraz ikastea derrigortu ordez, familiei hizkuntza aukeratzen utzi die Hezkuntza Kontseiluak; aldiz, zenbait ikasgai gaztelaniaz ikastea derrigortu dute. Vicente Moreno Escola Valencianako...

Zergatik ez du katalanez etiketatzen Coca Colak?

Plataforma per la Llengua elkarteak katalanez etiketatzen ez duten enpresez ikerketa egin du. Coca-Colak komunitate katalanaren neurriko eta hiztun kopuru gutxiagoko hizkuntzetan etiketatzen ditu bere edariak. Hogei urteko eskariak ez du ezertarako balio izan.

Zeintzuk dira kataluniarren euskarazko hitzik gustukoenak?

Bartzelonako Euskal Etxeak lehiaketa berezia abiatu du Twitterren, #euskaralhora traolarekin, euskara ikastera animatzeko kanpainaren baitan. Euskarazko hitzik gustukoena idatzi eta testigua beste erabiltzaile bati pasatzean datza lehiaketa. Arrakasta handia izaten ari da sarean.

Post-hardcore kataluniarraren azken kolpea

Badoaz hiru kataluniar, sortzen dute post-hardcore talde bat eta emaitza ez da txiste bat, ez horixe. SOT taldearen bost kanta jasotzen dituen Avall EPa entzuten hasi eta berehala datorkizu burura Bidasoaldeko eszena (Dut, Lisabö, Borrokan…).

Jaume Sastrek 40 eguneko gose greba eten du, sostengu taldeko kideek eskatuta

Jaume Sastre irakasleak gose greba utzi du. Balear Uharteetan katalanezko hezkuntza kalitatezkoaren aldeko borrokan 40 egunez itsasoko ura baizik hartu gabe egon ostean, astelehen arratsaldean eten du bere protesta baketsua.

Jaume Sastrek 40 egun gose greban daramatza katalanezko hezkuntzaren alde

Balear uharteetan 40 egun egin ditu gose greban Jaume Sastre irakasleak, hango gobernu autonomoari eskatuz aldatu dezala bertako hizkuntza den katalanaren egoera okerragotzen duen lege berria.

Zergatik ez dute katalanez etiketatzen Danonek, Nestlék eta Coca-Colak?

Plataforma per la llenguak 26 orrialdeko 20 anys per l’etiquetatge en català txosten interesgarria argitaratu berri du.

40.000 Coca-Cola poto bildu dituzte enpresari katalanez etiketatzeko eskatzeko

Maiatzaren 31n, 40.000 Coca-Cola poto, Etiquetau en català leloa Bartzelonako Catalunya plazako zoruan idazteko. Plataforma per la Llengua gobernuz kanpoko erakundearen ekimena izan da. 1993an, erakundea sortu zenean, ekimen bera egin zuten eta 15.000 poto bildu zituzten. Gauzak asko aldatu ez diren seinale. Coca-Colak bere freskagarriak 200dik gora herrialdetan banatzen ditu eta katalan hiztun kopurua baino gutxiagoko komunitateei euren hizkuntzan etiketatutako produktuak saltzen dizkie.

Kataluniarren ipuin hori

Eskerrak ARGIAk Bartzelonara joateko tren txartela ordaindu digun, merezi izan baitu Hobe kontatzen ez badidazu (Pasazaite, 2014) ipuin katalanen antologiari buruz hitz egiteko konde-hirirainoko bidaiak. Bartzelona, Katalunia osoa bezala, momentu interesgarrian dago eta ondo ezagutzen ditu hemengo jendeak eta kantoiak mintzakide izango dugun Aritz Galarragak –gida turistiko izateaz gain, liburuko ipuinen hautatzailea ere badena; itzulpen lanetaz berriz, Gerardo Markuleta arduratu da–.

40.000 Coca-Cola poto katalanez etiketa dezaten eskatzeko

Maiatzaren 31n, 40.000 Coca-Cola poto, Etiquetau en català leloa Bartzelonako Catalunya plazako zoruan idazteko. Plataforma per la Llengua gobernuz kanpoko erakundearen ekimena izan da. Coca-Cola ez da jomuga bakarra.

Guardiola katalanez mintzatzearen alde, UEFAk kazetari bati errieta egin arren

Catalunya Radio irratiko kazetaria gaztelaniaz hasi zaio Guardiolari: “Atzo UEFAk katalanez galdetzeagatik errieta egin zidanez, gaztelaniaz galdetuko dizut gaur”. Guardiolaren erantzuna: “Oker zaude, katalanez egin diezadakezu”.

Valentziera katalana dela esateagatik, hiztegi baten aurkezpena bertan behera

Asteburuan PPko diputatuek eta gobernuko kideek kritika zorrotzak iritsarazi dizkiote Akademiari, hiztegiak “valentziera” eta “katalan” izendapenak  baliokideak direla adierazten duelako.

2014an borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute Balear Uharteetako irakasleek

Aurtengo lehen eskola egunean lanuztea egin dute Balear Uharteetako irakasleek. 2014. urtean protestekin jarraitzen dute hortaz irletako hezkuntza sektorean. Katalanezko eskola orduak gutxitzearen eta murrizketen aurka altxatu dira ikastetxeetako langile eta ikasleak.

Valentziako Canal 9 itxi du poliziak "hau estatu kolpea da" oihuen artean

Valentziako telebista publikoa bart gauetik egiten ari zen emisioa eten egin du Espainiako Poliziak. RTVVren itxieraren kontrako protesta gisa, bat bateko programazioa egin dute eguerdira arte bertako kazetari ohiek.

Ez adiorik, Antňnia Font

Antònia Font talde mallorkarrak disolbatzea erabaki du (ikasiko al duzu inoiz, Cola Cao?). 17 urteko ibilbidea burutu du pop katalanaren erreferente garrantzitsuenetakoak.

Valentziako Irrati Telebistari azken ukaldia eman dio PPk

Asteazkenarekin erabaki dute Valentziako Gorteek telebista eta irrati kate publikoa ixtea. Erabakia aldez aurretik iragarrita zegoen: PPk itxieraren alde bozkatuko zuela jakina zen.

Balear Uharteetako irakasleek bertan behera utzi dute greba

Greba bertan behera uztea erabaki dute Balear Uharteetako hezkuntzako langileek, baina mobilizazioekin jarraituko dute. Ikasgeletara bueltatu arren, ez dute hirueledun hezkuntza eredua aplikatuko.

Balear Uharteak hirueledun hezkuntza ereduaren aurka

Manifestazio jendetsua egin zen atzo, irailak 29, Palman (Balear Uharteak), hirueledun hezkuntza ereduaren kontra, eta honenbestez, irailaren 16an greba mugagabeari ekin zioten irakasleen alde. Balearretako Matematikarien Elkarteak egindako kalkuluaren arabera, 90.000 lagunek eskatu zuten PPko gobernuak ezarritako TIL (Tratamiento Integrado de Lenguas) legea bertan behera uztea, “Inposaketaren kontra, defenda dezagun hezkuntza” lelopean.

"Sare sozialak eta multimedia erabiltzen ditugu, bestela ez zara inor"

Ikasturte honetan 20 urte beteko dituen Plataforma per la Llenguako kidea, ongi baino hobeto ezagutzen du ikus-entzunezkoen mundua Carles Solàk. Kataluniako immigranteez eta kulturaniztasunaz ikuspegi positibotik hitz egiten duen TV3 kateko Totunmón saioko zuzendaria da.  Argi du sare sozialak oso lagungarriak direla euren kanpainak eta edukiak hedatzeko zein hizkuntzagatiko diskriminazioa salatzeko.  

Greba mugagabea hasi dute irakasleek Balear Uharteetan, katalana gutxitzen duen ereduaren aurka

Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 5.000 irakaslek greba mugagabearekin ekin diote irailaren 16an hasi den ikasturteari. Balearretako PPren gobernuak egindako murrizketen eta ezarritako hirueledun hezkuntza ereduaren kontra mobilizatu dira.

LAPAO eta LAPAPYP Auzitegi Konstituzionalera

Konstituzionaltasun ezagatik errekurtsoa jarriko diote Espainiako kongresuko 63 diputatuk Aragoiko hizkuntzen legeari Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, VilaWebek adierazi duenez. Legeak babesik gabe uzten ditu katalana eta aragoiera.

Katalunia independentea eta hizkuntzen lege-estatusa: debate baten kronika

Joan den larunbatean, “Les llengües en el nou Estat” (Hizkuntzak estatu berrian) gaiaren inguruko mahai-ingurua antolatu zuten CALek (Coordinadora d’Associacions per la Llengua Catalana), Tallers per la Llenguak eta katalanaren aldeko beste erakunde batzuek Sabadellen.

Katalan militante "terroristaren" pelikula ikusgai asteburu honetan

Fenix 11*23  filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu.
Multimedia

2011-07-19  |  Katalana

Enric Larreula, Dolor de llengua liburuaren egilea

Bartzelonako alde zaharrean jaiotakoa da Larreula. Filologo katalana aspaldi konturatu zen hizkuntzagatik sufritzen zuela. Gaztelania hiztunek mota askotako minak eragiten zizkioten. Hizkuntzarengatik sentitutako amorrazioak bideratu nahian idatzi zuen 2000. urtean Dolor de llengua liburua.

2010-07-26  |  Katalana

Galeusca: Gogoa zubi

Gogoa zubi Galeuscari buruzko film dokumentala ikusiko dute idazleek, Euskal Idazleen Elkarteak ekoitzia eta Edorta Jimenezek Xabier Iñarrairaegi eta Karlos Erizen laguntzaz zuzendua. Galeusca idazle arteko topaketen historia eta egungo errealitatea islatzen ditu Gogoa zubi-k, ordu erdi...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys