argia.eus

Bereziak

burua

Extra! Extra!

"Albert Nobbs"entzat izan da ikur homoerotiko bihurturiko martiriaren saria

2011-09-23 10:36:53 | Mikel Garcia

Kartela, saria eta, behean,

Sari nagusiak bihar jakinaraziko dituzten arren, dagoeneko sari paralelo ugari banatu dituzte Zinemaldiaren baitan. Elias Querejeta zuzendari eta ekoizleak, Imanol Arias aktoreak edota Agustí Villaronga Pa negre filmaren egileak, esaterako, jaso dituzte beraienak. Gaur, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkarte Gehituk 2000. urtetik antolatzen duen Sebastiane sariaren irabazlea iragarri du: Albert Nobbs.

Aurtengo edizioan leku garrantzitsua izan du Albert Nobbs filmak, Glenn Closek Donostia Saria jaso duela-eta proiektatu baitute. Emakumeak gustuko dituen eta gizon nortasuna hartzen duen emakumezkoari buruzko filma da berau, XIX. mendeko Irlandan kokatua. Pelikula horrez gain, jaialdiko sail guztietako lanak hartu ditu kontuan epaimahaiak, "homosexualen, bisexualen eta transexualen errealitatea eta balioak hoberen islatzen dituen filma edo dokumentala" saritzeko.

Derek Jarman britainiarrak Sebastian erromatar soldaduaz zuzendutako Sebastiane filmaren omenez hartu zuen izena golardoak, Sebastian kristau martiria Donostiako patroi dela ahaztu gabe. Hala, hiriaren ikur den eta aldi berean "ikono homoerotiko" bihurtu den pertsonaia aukeratu du Gehituk.

Iaz, euskal film batek irabazi zuen, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren 80 egunean ederrak. 2000. urtetik 2009.era berriz, honakoak izan dira garaileak, ordena kronologikoan: Krámpack (Cesc Gay), Le fate ignoranti (Feran Ozpetek), Tani tatuwen piyabanna (Asoka Handagama), Le soleil assassiné (Abdelkrim Bahloul), Beautiful boxer (Ekachai Uekrongtham), Malas temporadas (Manuel Martin Cuenca), Estrellas de la línea (Chema Rodríguez), Caramel (Nadine Labaki), Vicky Cristina Barcelona (Woody Allen), Contracorriente (Javier Fuentes-León).

 

  • Erantzunak (0)
  • |
  • Zabaldu:
  • Facebook Twitter Digg Delicious

ERANTZUNAK

Ez dago erantzunik.

ZER DA HAU

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 59. edizioaren jarraipena egingo dugu gune honetan. Irailaren 16tik 24ra, egunero zine kritikak, hainbat adituren hitzak jasoko dituzten bideoak, gomendioak, jaialdiko programa, pelikulen trailerrak, diaporamak, bitxikeriak, lotura interesgarriak... izango dira ikusgai.

AZKEN BIDEOAK
JARRAITU KANALA

Facebook Twitter RSS jarioa

Argia.com

© 2008-2011 ARGIA.eus - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403