Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Maxim Gunjia

Maxim Gunjia.

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela ministerioan. Honela bilakatu nintzen "Dobry dyen" (egun on) besterik ez esateko deitzen zuen atzerritar misteriotsua, ingeles hiztunik ez baitzitzaidan egokitu.

2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela ministerioan. Honela bilakatu nintzen "Dobry dyen" (egun on) besterik ez esateko deitzen zuen atzerritar misteriotsua, ingeles hiztunik ez baitzitzaidan egokitu.

 

Nolanahi, B-plana ere baneukan: Interneten aurkitzen nuen Abkhaziako edozein helbideri e-mail "tipo" bat bidaltzen nion, nire burua aurkeztuz, noski, eta Abkhazian sartzeko asmoa eta helburuak adieraziz. Halako batean, mezu bat jaso nuen. Vladimir izeneko mina-desaktibatzaile bat zen eta atzerri ministerioan zuen lagun bati birbidaliko ziola nire e-maila esan zidan. Handik bi egunera, Maxim Gunjia, Abkhaziako atzerri ministrordearen mezu jator bat jaso nuen: "Zure bisa tramitatzeaz pertsonalki arduratuko naiz" zioen Gunjiak. Halaxe egin zuen, eta berari eskerrak sartu nintzen Abkhazian lehendabiziko aldiz. Erreportajean duzue orduan berari egindako elkarrizketatxoa.

 

Oraingo bidaia honetarako askoz ere arinago joan dira Abkhazian sartzeko tramiteak. Gainera, nire bisa ez ezik, bi gehiago ere lortu ditugu Maximi esker, bidaiakide izan ditudan Urtzi Urrutikoetxea eta Borja Portuondorentzat, hain zuzen. Abkhazian eman ditugun bi asteotan Maximetaz abusatu dugunaren inpresioa daukat. Lanez gainezka aurkitzen genuen beti bere ministerioko bulegoan eta, hala ere, guretzat lan extra egitea eskatu diogu sarri, elkarrizketak bideratzeko, grabatzeko baimenak lortzeko, ejertzitoarekin maniobretara joan ahal izateko...

 

Hori gutxi ez eta, Abkhaziatik kanpo ere lagundu digu Maxek. Izan ere, gomendatze-eskutitz bat bidali zion Hego Osetiako ministerioari gure lana goraipatuz. Horri eskerrak lortu genuen Hego Osetian sartzea: georgiarrek pasatzen uzten ez zigutenez, Hego Osetiako atzerri ministrordea etorri zen pertsonalki gure bila, errusiar bake tropek lagunduta, jakina. Geroxeago, antzeko gutuna idatzi zien honek Transnistriako ministeriokoei, eta "alfonbra gorri"ko harrera izan genuen han ere. Hein handi batean, Maximi zor diogu bidaia honetan egindako guztia.

 

Itabop (eskerrik asko) Max, eta hurrengora arte!

 


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan