Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Totemak

Tskhinvalgo kanpoaldean

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Abkhazian gertatu bezala, makina bat dira Hego Osetian ere gerrak utzitako arrasto itsusiak paisaian. Teilaturik gabeko etxeak, tabike bakartiak, tirokatutako fatxadak... ia nonahi topa daitezke honelakoak bi eskualdeotan. Tskhinvalgo kanpoaldean aurkitu dut gaur honako hau. Gerraren aurretik luxuzko jatetxea omen zen, eta honi begira nengoela gauza batez jabetu naiz: aurriak oso desberdin ikus daitezke toki batean edo bestean.

Abkhazian gertatu bezala, makina bat dira Hego Osetian ere gerrak utzitako arrasto itsusiak paisaian. Teilaturik gabeko etxeak, tabike bakartiak, tirokatutako fatxadak... ia nonahi topa daitezke honelakoak bi eskualdeotan. Tskhinvalgo kanpoaldean aurkitu dut gaur honako hau. Gerraren aurretik luxuzko jatetxea omen zen, eta honi begira nengoela gauza batez jabetu naiz: aurriak oso desberdin ikus daitezke toki batean edo bestean. Abkhazian egon nintzen lehendabiziko aldiz, "Kabul tropikal"aren itxura atera nion Sukhum hiriburuari. Hainbatetan, argazkietan ikusitako Kanbodiako Angkor Wat irudi horiek etorri zitzaizkidan burura, zuhaitz erraldoien sustraiek "itotako" tenplu haienak. Abkhaziako eguraldi semitropikalari esker, palmondo, azalea eta beste mota askotako landare tropikalek estaltzen dituzte aurriak. Kristalik gabeko leihoetatik adarrak irteten dira eta, horietatik, loreak udaberriro. Denboraren poderioz, zuhaitzak bere adaburua aterako du goitik, teilatua egon ala ez. Natura egoskorra da, eta berea aldarrikatzen du beti, gizakiak utzitako zikinkeria estaliz aldi berean. Abkhazian behintzat hala da. Gakoa denboran datza, urteak pasa ahala azpian gelditzen baitira hondakinak eta, hein batean, gerraren oroimena ere.

 

Hego Osetia, ordea, Kaukasoko mendikatearen erdi erdian dago eta oso bestelakoa da paisaia hemen. Izan ere, 3000 metrora dago Ipar eta Hego Osetia arteko muga, urrutiegi Itsaso Beltzeko hondartza eta haize epeletatik. Hego Osetiako sastrakek nekez estaliko dituzte hemengo txintxorrak. Alanbrada gisara zabaltzen dira aurriak inguratuz, porlanezko totemak babestuko balituzte bezala: "ez ukitu!" esaten dute, "eta ez ahaztu!".


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan