Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Bolivia egunez egun

Imajinatzen

Stalinen etxea Gorin

Photo © Txomin Txueka / ARGIA Magazine

Gori Georgiako herri txiki eta nahiko zatarra da. Bere antzinako adreilu eta egurrezko etxeak ia desagertu dira egun, gerrek eta elurteek suntsituta edo, besterik gabe, porlanezko bloke itsusiek ezkutatuta. Bakar bat mantendu da egundaino osorik eta orbaingabe. Ez da harritzekoa, beste eraikin batek babestu baitu azken 70 urteetan. Elkarren gainean egon dira biak, errusiar panpinen eran. Azpikoan jaio zen, hain juxtu, inoiz izan den georgiarrik famatuena: Iosif Bisarionovitx Jugashvili, "Stalin" izengoitiaz ere ezaguna.

Osetiarrek eurentzako aldarrikatzen dute Stalinen figura. Izan ere, Gori herria Hego Osetiako mugatik oso gertu dago, eta askok diote Stalinen aita osetiarra zela, "Jugashvili" abizenak, "Jugaev" osetia izenean duela jatorria. Teoria honen aburuz, bere aitak (edo aitonak) georgiar ohiko bukaera erantsiko zion bere familia-izenari diskriminazioa saihestearren.

Etxe alboan, Stalini dedikatutako museoa bisitatu daiteke, bai eta bere bagoi pribatua ere. Baina erretratu, argazki eta tonaka kondekorazioak baino askoz ere interesgarriagoa iruditu zait bera jaio zen etxe ttipia. Stalinen jatorri umilaren lekuko da, bere gaineko doriar erako tenpluarekin batere zerikusirik ez duena.

Txikitan imajinatzen dut Jugashvili: euria egiten zuenean aterpean jolasten, edo barandatik eskegita; eskailerak txingoka igotzen, eta saltoka jaisten... Bere ama leiho horren atzean arituko zen etxeko lanetan, bere semetxoa bistan zuela aldi berean. Nekez imajinatuko zuen haur hori historiako hiltzailerik handiena bilakatuko zela.

Erantzunak

Stalin historiako hiltzaile handiena? Eta Adolf Hitler? Eta Kristobal Kolon? Eta Errege-Erregina Katolikoak?

xabi 2008-01-20 17:50:58

Arrazoi duzu. Agian \"XX mendeko hiltzailerik handiena\" idatzi behar nuen. Antza, Hitlerren sarraskiengatik baino askoz ere jende gehiago hil zen bere exekuzio, deportazio eta beste zoritxarreko \"zio\" batzuk zirela medio. 20 milioi izan zirela diote batzuk. Datu exajeratua izango da seguraski, baina baita Hitlerren 6 milioiena ere(orain baten batek filonazia naizela esango du...)

Zuru 2008-01-21 09:16:55

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan