Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Flandes

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

3. eguna

Bruselako Kongon

Egilea: Karlos Zurutuza

Matonge auzoa

Karlos Zurutuza

Flandestarrak eta frantsesdunak Belgikako komunitate handienak dira, baina ez bakarrak. Bruselan, esaterako, populazioaren erdia baino gehiago etorkinek osatua da, eurokratak barne.
 
Atzo Kabuleko dendari batekin hitz egin nuen. Belgikan 25 urte zeramatzan eta ez zeukan inongo asmorik Afganistanera bueltatzeko; “zertarako?”
 
Gaur Bruselako Matonge afrikar auzora gerturatu naiz. Barruti bitxi eta koloretsu honek Kinshasako plaza nagusiaren izena hartu ei du, Kongokoak baitira bertako gehienak.
 
Zenbatetan entzungo genuen “Belgikako Kongo” zoritxarreko izen hura?

Izan ere, Belgikak 52 urtez ustiatu zituen Zaire ohiaren lurrak eta jendeak. Adituen aburuz, 5-10 milioi lagun inguru hil ziren bertan, lan bortxatu eta esklabutzaren biktima. Josef Conrad eta Mark Twain bezalako autoreek belgikarren basakeriaren berri eman arren, ezer gutxi jakin da beti pasarte horri buruz.

 

Kolonizazioak zapaldutako herrialde gehienak bezala, Kongo ere baliabideen iturri agortezina zen. Diotenez, Hiroshima eta Nagasaki erraustu zituzten bonbak bertako uranioz egin ziren.

 

Garai gorri haien lekuko batekin hitz egin nahi nuen gaur baina, egia esan, apenas ikusi dut adineko pertsonarik Matongen. Ulertzekoa, geroxeago jakin baitut Belgikarrak 1960an ospa egin orduko, Kongotarren bizi itxaropena ez zela 40 urtetara iristen.

 


Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan