Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Gari alea Weblog-a

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Egunez egun

5. eguna

Wallace: Hollywoodek indartutako heroia

Egilea: Lander Arbelaitz

William Wallacen Monumentu Nazionala Stirling herrian

Lander Arbelaitz

Hezur haragizkoa ala asmatua, eskoziarren heroi nazionala da William Wallace. Stirling herrian dago Wallacen Monumentu Nazionala, eta 1997an bere estatua jarri zuten bertako parkingean. Hala ere, hemen ikus daiteke zenbaterainoko eragina izan zuen Hollywooden bere bizitzari buruz ekoitzitako Braveheart filmak, estatuari berari Mel Gibsonen aurpegia jarri baitzioten.

Kondairak eta zenbait historia liburuk diotena labur azalduta, 1296an Wallacek Lanark herriko sheriffa hil eta indar ingelesen aurkako erresistentzia antolatu zuen. Stirlingo zubian lortutako garaipenak, “Erreinuaren Zaintzaile” izendapena lortzeko balio izan zion. Baina hurrengo urtean garaitu egin zuten, eta klandestinitatera igaro behar izan zuen. 1305. urtean herkideek traizionatu eta harrapatu egin zuten, eta ondoren, Londresera eraman. Bertan gogor zigortua izan zen. Lortutako garaipen militarrez gain, ezarri zizkioten zigorrek, erresistentziaren sinbolo bilakatu zuten.

 

Hala, 2005ean bere heriotzaren 700. urteurrena izan zen, eta horren harira zenbait ekitaldirekin batera, hainbat liburu plazaratu ziren. Baina zenbaterainoko eragina izan zuen 1995. urtean Mel Gibsonek Braveheart film arrakastatsuan heroi honen istorioa kontatu izanak? Zenbait adituk diotenez, Hollywoodek zeresan handia izan du Eskoziako independentziaren aldeko mugimenduaren indartzean.

 

Chris Brown William Wallace, the true story of Braveheart liburuaren egilearen ustetan, “filmak historiarekin zenbait desberdintasun dituen arren, Eskoziari nazioartean irudia eman zion, eta horrek, aldi berean konfiantza eman zien herritarrei. Barne-haserre antzeko zerbait zegoen gordeta, kanpoan jendeak ez baitzekien nor izan zen William Wallace”.

 

“Heroi nazionala sortu zuen filmak, heroiak behar genituen unean”, dio idazleak. “Braveheart pelikulak Eskozian eta mundu osoan eragin handia izan zuen, Wallace bezalako heroi misteriotsu baten berri eman baitzuen. Eskoziarrei gogorarazi zien zer izan ziren, zer ziren, eta  zer izan zitezkeen”.

 

Torturatu eta zigortu zuten gunetik gertu, Londresen, St. Bartholomew ospitalearen ondoan, Wallacen omenezko plaka dago jarria. Bertara hurreratzen diren eskoziar askok loreak uzten dituzte. Hala ere, zail egiten zait irudikatzea Frantzia edo Espainiaren aurka hain sutsuki borrokatutako euskaldun heroiren baten inolako plakarik, Paris edo Madrilen.

 

William Wallacen omenezko plaka Londresen


Erantzunak

Ezbairik gabe filmeak heroi bihurtu du William Wallace. Niri ikagararri gustatzen zait filmea.

maitane 2008-06-25 17:35:14

© 2008 ARGIA.eus

Helbidea:
Industrialdea, 15 � 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan