Juan Garzia, itzultzailea

“Godoten esperoan gaudek”, esan zion Vladimirrek Estragoni; “Izan ala ez izan: horra hor auzia”, Hamletek bere buruari, eta “Aukeran nahiago ez”, Bartleby izkribatzaileak nagusiari, izenik ezagutzen ez diogun abokatuari. Hiru idazle kanoniko, hiru garai, hiru lekukotza ezinago ezagun: euskarara, ordea, Juan Garziak ekarri ditu denak.