Joseba Tapia
2022-06-12 | Kepa Matxain

Egon edo ez egon bakarkako bederatzigarren diskoa argitaratu du Joseba Tapiak (Lasarte-Oria, 1964). Horri buruz solas egitekoak ginela iritsi da berria: aurtengo Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak, bere ibilbide oparoaren aitortza modura. Elkarrizketaren fokua zabaldu dugu, beraz, eta sariaren aitzakian errepasatu ditugu agertoki gainean igarotako urte luzeak, musikari gisara sentitutako konexio bereziak, erromeria girotik apustu pertsonalago batera jauzi egiteko arrazoiak, eta beste... [+]