2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina akordioa ez dela berez etorri azpimarratzen du. Hiriko gai ugari atera dira mahai gainera eta, oroz gain, argi du: “Eredua esportagarria da”.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Joseba Asiron4.000 sinadura baino gehiago bildu dira sarean erabaki hori atzera bota zezan, baina aurrera egingo du. Iruñeko ezkutua jarri zuen alkate ohi Joseba Asironek "zergatiak azaltzea" eskatu dio Navarra Sumako Mayari.
Jaietan ematen diren eraso sexisten kontrako kontzientzia areagotuz doa herriz herri. Sanferminetan izandako azken erasoen larritasunak inoizko kanpainarik handiena ekarri du, eta horren ondorioz eragile sozial ugari eta udala elkarrekin ari dira lanean.
Donibane eta Printzearen Harresi haur eskoletan euskara eskaintzea ez dela udal eskumena esan du Iruñeko Administrazio Auzietarako 2. epaitegiak. Eskaintza bera ez dagoela arriskuan jakinarazi du baina Asiron alkateak.
Goizaldean hasi dira general frankistaren eta beste sei pertsonen gorpuzkiak ateratzeko lanak eta egun osoa beharko dute operazioa bukatzeko. Paco Etxeberria auzi-medikuaren zuzendaritzapean egiten ari dira lanak.
Sanjurjoren gorpuzkiak azaroaren 16an aterako dituzte Erorien Monumentutik, hasieratik iragarri bezala. Iruñeko Udalak eta Artzapezpikutzak akordioa lotu dute: deshobiratzeak intimitatean eginen dituzte, eta ez da helegite gehiagorik izanen.
"Bada Gerra Zibila 40 urte, edo ez dakit zenbat urte, geroago irabazi nahi duenik, 1939an bukatu zen arren", esan zuen Espainiako Barne ministroak; "oso larria" da hori, Asironen aburuz.
Asironen aurkako pintaketak azaldu dira Buztintxuri eta Berriozar arteko pasabidean.
Burua altxatuko balute, Emilio Molak eta Jose Sanjurjok pozik egoteko arrazoiak edukiko lituzkete, XXI. mendean, 2016 urtean jasotzen ari diren sostengua ikusita. 1936ko altxamendu faxistaren bi buruon gorpuzkiak Eroritakoen Monumentuko kriptatik aterako dituela iragarri du... [+]
Ahotsa.info sartu da lehenengo aldiz Iruñeko gaztetxe berrian. Asanbladako bi kideren eskutik, espazio autogestionatua eta proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Irailan edo urrian espero dute gaztetxea guztiz prest egotea.
Espainiako polizia batek eta bere semeak Angel Berrueta Donibane auzoko okina zuenetik 12 urte pasa direnean izan dira lehen aldiz bere aldeko omenaldian Nafarroako Gobernuko ordezkariak.